Hauekin bi phrasekak amaitu du bere autua Xabierrek, akademiko Xabier Kintanak:
Eta eskaintzen dena olagarro edo txibien garro edo zati erreak badira, era honetako kartelak ipini daitezke, ez baitute guztiek zertan berdin-berdinak izan behar: Txibierroak badira; Badira txibierroak; Txibierroak ere badira; Txibierroak ere badaude; Badira txibierroak ere edo Badaude txibierroak ere. Horietako edozein erabil daiteke, baina ez, otoi, hortik batzuetan irakur daitekeen Rabak daude moduko erdalkeria begi-mingarri hori.
Amaitzeko, esan dezadan txibierro hitza, agian lehorreko euskaldun askok ez dakiten arren, ez dela azken orduko hitz asmatua, Ondarroan behintzat betidanik erabiltzen den hitz jator-jatorra baizik, txibia eta errogarro, hanka
osagaiez zuzen-txukunki moldatua eta kostaldean oso hedatua.
Eta argi ikusi eta ikusten ahal da hor ze ukatzen, kondenatze eta stigmaitzatzen du raba hitza (ukatuz realitatea, jendeak nagusiki eta "universalki" darabilen terminoa) eta ordez' illogikoki nahi du Xabierrek promozionatu eta justifikatu txiberro hitza (zein realitatean, realitate soziologiko konstatablean, ez da existitzen, hainbat non hainbat eta hainbatek -kasik euskaldunik guziak edo guziak- ez du hitz hori konprenitzen ezta ere pasivoki, ez kostako euskaldun petoak eta barnekoak).
Nola Xabier Kintanak justifikatzen du eta ere justifikatzen ahal du hartzea hitz bat haintzat eta realtzat -sartzen ere duelarik hitza hiztegian- noiz hitz batek (txiberro, ..........) du existentzia soziologiko zero -%0- eta haitzitik' harrigarriki, inkomprensibleki, illogikoki eta falsuki ukatzen ahal du eta kondenatzen akademiko Kintanak hitz bat (raba, ...........) noiz du existentzia soziologiko ehun -%100-?
Nola explikatzen ahal du hori eta justifikatzen (zeren ere hitz batek ere -raba hitzak hemen- ba du bere zuzena sartzeko hiztegietan, behintzat hainbat duten hitz asmatuak). Nola justifikatzen ahal du hori guzia akademiko Xabier Kintanak edo ere edozeinek?
Nor da jn. akademiko X. Kintana stigmatizatzeko raba hitza? Nor da bera hortako? Bera al da nola hartan kantu popularrean "kapitain pilotu" non guk euskaldun enparauok behar dugu soil "obeditu" edo sufrituko du gure "kasketak" pean bere anathemak? Nor da bera eta zergatik egoteko kontra euskaldunon euskara eta egoteko ere kontra euskara, euskara reala, existente konstatablea? Zenbatekoa ote da autismoa (lexikala eta beste) hon Xabier Kintana akademikoa?
Kondenatuko al gaitu euskaldunok eta ere euskara hak Kintanak stigmekin izatera obediente, obediente soil? Justifika bedi Xabier Kintana plaza publikoan nola bait du obligatione eta nola areago du obligatione akademiko (eta ere didaktiko).
Erramun Gerrikagoitia
Kabo Hiria (Cape Town), Hego Afrika
astelehena 12 otsaila 2007.
57 comments:
Adiskide maitea,
Itogarria da benetan euskaltzain hauen betiko kanta.
Ez dut beste soluziorik ikusten euskara abandonatzea baizik.
Minez eta zinez
Josu Lavin
Ulertzekoa da zure sentimendua, Josu. Eta zilegia arras baldin hautatzen bazendu -edo edozeinek balu- aukera hori ezen uzten du euskara eta hartzen du erdaretarik bat.
Adiskide karioa, irudi zaut sobera gogor hartzen duzula Kintana jauna eta, dialektika sanoaren ikuspegitik hagitzez okerrago dena, harek nehon ez nehola erraiten ez dituenak emaiten dituzula alegeraki haren ahoan, debate baten urrezko arauari afruntu beltza eginez. Ez dut uste Kintanak nahi duenik "txibierro" hitza euskaldun ororen eztarrian behera bortxaz sakatu, nola sakatzen baitzen behiala makailau gibel olioa jendaki erien ahotan barna, ustez eta sendagai hauta zela. Irakurtu dudanetik nik ulertu dut soilik Kintanak uste duela badela Euskal Herriko bazter batean hitz bat aski berezkoa eta gardena bere osagaiei dagokienez, erdaldunek (baieta Bidasoaz honuzko euskaldun haboroenek ere --ez ordea mugaz haraindikoek, eta horiek ere aintzat hartu beharko ditugu, ez?) "raba" edo "calamar frito" hitzekin erraiten dutena adiarazteko. Konstatazione hortarik abiaturik, Kintana jaunak proposatzen du on litekeela baldin kostaldeko hitz hori heda baledi Euskal Herrietan, erroak aski barna dituelako euskal tradizionean eta garden askoa delako bere egituran. Proposatzea libre da eta proposatuari bizkar ematea ere bai. Ageri da Kintana jaunak hizkuntzaren ikuspegi edo perzeptione idealista bat daukala eta boluntarismoan siniesten duela, erran nahi baita, egoera linguistiko bat hiztunen borondatearen bortxaz aldatu eta hobetu daitekeelako uste irmoa. Beharrik baitira hala uste dutenak, bestela aspaldi ja deabruak eramana zuen euskararen bizia. Eta, bestalde, Erramun jaunak ere ez ote du partekatzen bisione hori? Aments Erramun jaunak ez al du sinisten posible dela euskararen agonia sendatzea (edo bederen luzatzea) sendabide sintaktiko espezifiko batzuk aplikatuz gure hizkuntzaren gorputz hagoranduari? Ez balu sinets hori nola edo zertako ariko litzateke web orri honetan bere propositione eta darda zorrotzak alde orotarat jaurtika? Bistan dena, eztabaidatu liteke ean "txibierro" hitza darabilen hiztuna "raba" hitza darabilena baino hobeki mintzo denez euskaraz, edota egoki denez kosta-bazter batean baizik erabiltzen ez omen den hitz bat Euskal Herrietara zabaldu nahi izatea jendearen ohitura lexikal errotuen despit. Ene iduriko, hor hasten da preseski idealismoaren eta pragmatismoaren arteko dema edo lehia. Funtserat eta, Kintanak hautu idealista bat egiten du, eta bide horrek, muturreraino ibiliz, badakigu zein amildegira garamatzakeen (amildegi horren zolaraino jaisten dena Sabin eta Altube jaunak aurkituko ditu izerdi txirrinan aferatuak Euskal Arimaren sumeta sagaratua arau linguistikozko eta eskumiku estilistikozko sugarriz gizentzen ari). Aldiz, Erramun Gerrikagoitiak pragmatismoaren bidea hautarazi nahi liguke, baina aipatu gabe bide horrek ere, bururadino kurritu ezkero, osin beltzera eramaiten ahal gaituela goxoki eta oharkabeki. Zeren, erradazu, Erramun: euskeraz denaz bezanbatean, zer ote pragmatikoago, errealistago eta sari emangarriago ezi gure hizkuntza xaharra arrunt bazter batera utzirik auzo erdararen baten besoetara erortzea? Oro errealitate soziolonguistikoari fidatu ezkero, zertaratzen da gure euskara? Jakiteko duzu, Erramun karioa, diodan bide hori uste duzun baino jende gehiagok kurritzen ari duela, haien eguneroko hautu lexikal eta gramatikalei erreparaturik iduriago baitute erdaraz mintzo direla ezenez euskaraz. Kintana jaunak progresione (haren ustez dudarik gabe “regresione” edo “endekatze”) linguistiko hori ahalaz baratu nahi luke eta hortakoz ditu proposatzen “txibierro” bezalako alternatibak, euskaldunen mihingain romanizatuegiak euskal zaporeko tantaño batzuekin busti daitezen bederen. Zuk horretan handioskeria eta inpositionekeria ezin onartuzkoak ikusten bide dituzu, eta nik aldiz gure mintzairaren alderako kezka xamur eta hunkigarri bat. Segur naiz Kintanak ez diola nehori ezartzen bere hautu lexikalak betetzeko eginbide hertsia, zuhaurk ere zeureak nehori bortxaz ezartzen ez dizkiozun bezala (ala bai?), eta hortakoz ez dut konprenitzen zeren edo zergatik hark egiten dituen proposamenak diren inpositione totalitario eta zuk egiten dituzunak aldiz gomendio laudagarri. Zeren, derradan garbiki, “raba” espainolen ordez “txibierro” euskaldunak janarazi nahi dizkigun Kintana jaunaren proposamena astrugaizkeria zentzungabe bat bada (soziolinguistikaren eretzean, alegia), zer ez ote da “etxetik” barik “tik etxe” esanarazi nahi digunaren proposamena?
Ageri da, beste aldi bat ere, muturrek elgar ukitzen dutela.
Eskerrik asko, Aitor Egia Beti, zure reflexione aberats eta aberasgarria gatik. Hori orai hemendik momentuon. Astia badut esango dut zeozer buruz zuk izkiriatua edo buruz horko zure punturen bat. Esaterako impositioneaz edo gomendatzeaz libreki zeozer personalki eta individualki zeren ez da berdin eretxia hon akademiko bat zein ari da an lexikologia edo zer dio norbaitek dimensione personalean nola esaterako nik orai hemen nire blogean.
Momentuz ez besterik eta esaizu nahi duzuna sarriago zeren merezi bait du zure eretxiak, Aitor Egia.
Cape Town, Hwgo Afrika.
Aitor Egia,
Eman iezaiezu arrazoia Kintanari, Knorri eta Sarasolari.
Euskarak txibierro bat irabaziko du eta lavin bat galduko.
Gora txibierroak!
Nola esaten da euskaraz RABAK?
Txibierroak, polita, txibierroak!
Non, baina?
Inon ere ez, baina berdin da!
Puta gentuza de mierda!
Bihotzeko damu handirekin diot ez dudala onartzen ahal ez irainik eta ez zantarkeria bilaurik mintzairaz daramatzagun solas hauetan. Pikoak eta trufak beude, baina laido zikinak ez. Osoki uste nuen foro honetako partaideek zirtzilkeria innobleak eta eraso personal merkeak nik bezain hastio zituztela, baina ageri da tronpatu naizela. Josu Lavin jaunari txibierro latz bat sartu zaio okerreko bidetik eta aski izan du hori oka abiatzeko zernahi erranka. Lili hauta bota digu oraikoan: "Puta gentuza de mierda". Espainol dotorean gainera, mundu guziak sendi dezan bere kolera justuaren irakidura.
Ez dakit euskarak txibierro bat irabazi eta lavin bat galdu duenez, gure Jupiter ttipiak iragartzen daukun bezala. Badakit ordea Lavinek solaskide bat galdu duela eta kontroversiagune hau hanbatenaz pobreago errendatu duela. Pozik dateke bere garaitzarekin.
Izan ontsa hala izatea merezi duzuenok.
Aitor Egia.
Bai, Aitor, Josu Lavin potroetaraino dago honelako puta gentuza de mierdarekin. Eta nire egiazko izenpean esaten ditut esan beharrekoak, zeuk ez bezala, alegia.
SALDA DAGO oker dago
RABAK DAUDE oker dago,
ZORIONAK oker dago...
Euskaldunek erabiltzen dugun guztia oker dago...
Bejondeiela! Que les den!
Caro amico Erramun,
Io voleo sollicitar ab te la authorization pro poter scriber in tu blog in Romanica (lingua romanica commun unificata).
Mille gratias
Aitor Egia Beti, zure paragrapho bakar luze hori zatituko dut, nolabait zati konzeptualetan, intenzioarekin hobeto ulertu nik -eta bestek- diozun gauza differenteak. Asmoarekin gero erantzuteko parte differenteei. Zeuk, aurretiaz, lagunduko bazendu hontan nik eskertuko nizuke eta agian gehiagok ere. Hara ba:
Adiskide karioa, irudi zaut sobera gogor hartzen duzula Kintana jauna eta, dialektika sanoaren ikuspegitik hagitzez okerrago dena, harek nehon ez nehola erraiten ez dituenak emaiten dituzula alegeraki haren ahoan, debate baten urrezko arauari afruntu beltza eginez.
Ez dut uste Kintanak nahi duenik "txibierro" hitza euskaldun ororen eztarrian behera bortxaz sakatu, nola sakatzen baitzen behiala makailau gibel olioa jendaki erien ahotan barna, ustez eta sendagai hauta zela. Irakurtu dudanetik nik ulertu dut soilik Kintanak uste duela badela Euskal Herriko bazter batean hitz bat aski berezkoa eta gardena bere osagaiei dagokienez, erdaldunek (baieta Bidasoaz honuzko euskaldun haboroenek ere --ez ordea mugaz haraindikoek, eta horiek ere aintzat hartu beharko ditugu, ez?) "raba" edo "calamar frito" hitzekin erraiten dutena adiarazteko.
Konstatazione hortarik abiaturik, Kintana jaunak proposatzen du on litekeela baldin kostaldeko hitz hori heda baledi Euskal Herrietan, erroak aski barna dituelako euskal tradizionean eta garden askoa delako bere egituran. Proposatzea libre da eta proposatuari bizkar ematea ere bai. Ageri da Kintana jaunak hizkuntzaren ikuspegi edo perzeptione idealista bat daukala eta boluntarismoan siniesten duela, erran nahi baita, egoera linguistiko bat hiztunen borondatearen bortxaz aldatu eta hobetu daitekeelako uste irmoa. Beharrik baitira hala uste dutenak, bestela aspaldi ja deabruak eramana zuen euskararen bizia. Eta, bestalde, Erramun jaunak ere ez ote du partekatzen bisione hori? Aments Erramun jaunak ez al du sinisten posible dela euskararen agonia sendatzea (edo bederen luzatzea) sendabide sintaktiko espezifiko batzuk aplikatuz gure hizkuntzaren gorputz hagoranduari? Ez balu sinets hori nola edo zertako ariko litzateke web orri honetan bere propositione eta darda zorrotzak alde orotarat jaurtika?
Bistan dena, eztabaidatu liteke ean "txibierro" hitza darabilen hiztuna "raba" hitza darabilena baino hobeki mintzo denez euskaraz, edota egoki denez kosta-bazter batean baizik erabiltzen ez omen den hitz bat Euskal Herrietara zabaldu nahi izatea jendearen ohitura lexikal errotuen despit.
Ene iduriko, hor hasten da preseski idealismoaren eta pragmatismoaren arteko dema edo lehia. Funtserat eta, Kintanak hautu idealista bat egiten du, eta bide horrek, muturreraino ibiliz, badakigu zein amildegira garamatzakeen (amildegi horren zolaraino jaisten dena Sabin eta Altube jaunak aurkituko ditu izerdi txirrinan aferatuak Euskal Arimaren sumeta sagaratua arau linguistikozko eta eskumiku estilistikozko sugarriz gizentzen ari). Aldiz, Erramun Gerrikagoitiak pragmatismoaren bidea hautarazi nahi liguke, baina aipatu gabe bide horrek ere, bururadino kurritu ezkero, osin beltzera eramaiten ahal gaituela goxoki eta oharkabeki. Zeren, erradazu, Erramun: euskeraz denaz bezanbatean, zer ote pragmatikoago, errealistago eta sari emangarriago ezi gure hizkuntza xaharra arrunt bazter batera utzirik auzo erdararen baten besoetara erortzea? Oro errealitate soziolonguistikoari fidatu ezkero, zertaratzen da gure euskara?
Jakiteko duzu, Erramun karioa, diodan bide hori uste duzun baino jende gehiagok kurritzen ari duela, haien eguneroko hautu lexikal eta gramatikalei erreparaturik iduriago baitute erdaraz mintzo direla ezenez euskaraz. Kintana jaunak progresione (haren ustez dudarik gabe "regresione" edo "endekatze") linguistiko hori ahalaz baratu nahi luke eta hortakoz ditu proposatzen "txibierro" bezalako alternatibak, euskaldunen mihingain romanizatuegiak euskal zaporeko tantaño batzuekin busti daitezen bederen. Zuk horretan handioskeria eta inpositionekeria ezin onartuzkoak ikusten bide dituzu, eta nik aldiz gure mintzairaren alderako kezka xamur eta hunkigarri bat.
Segur naiz Kintanak ez diola nehori ezartzen bere hautu lexikalak betetzeko eginbide hertsia, zuhaurk ere zeureak nehori bortxaz ezartzen ez dizkiozun bezala (ala bai?), eta hortakoz ez dut konprenitzen zeren edo zergatik hark egiten dituen proposamenak diren inpositione totalitario eta zuk egiten dituzunak aldiz gomendio laudagarri. Zeren, derradan garbiki, "raba" espainolen ordez "txibierro" euskaldunak janarazi nahi dizkigun Kintana jaunaren proposamena astrugaizkeria zentzungabe bat bada (soziolinguistikaren eretzean, alegia), zer ez ote da "etxetik" barik "tik etxe" esanarazi nahi digunaren proposamena?
Ageri da, beste aldi bat ere, muturrek elgar ukitzen dutela.
10:41 AM, February 13, 2007
Aitor Egia Beti izkiriatu duzu ondokoa zure lehenengo phrasean:
Adiskide karioa, irudi zaut sobera gogor hartzen duzula Kintana jauna eta, dialektika sanoaren ikuspegitik hagitzez okerrago dena, harek nehon ez nehola erraiten ez dituenak emaiten dituzula alegeraki haren ahoan, debate baten urrezko arauari afruntu beltza eginez.
Esan ahal duzu mesedez non egin dut nik hori ezen ezarri dut nik alegeraki Kintararen ahoan zeozer zein berak esan ez du nehoiz ez nehola?
Esaidazu non, mesedez. Zain zure erantzunaren, Aitor Egia Beti.
Cape Town, Hego Afrika
Caro amico Erramun,
Io veni de inviar ista responsa al senior Kintana re su ultima perla in erabili.com
Il sembla haber problemas, perque io hai essayato a inviar la duas vices et non hai potito facer lo satisfactoriamente.
Imbracios amicales ab "Ipar Afrika":
Labayru Ikastegiak argitaraturiko LABAYRU HIZTEGIAn ARATOSTE(AK) da gomendatzen duten hitza.
Neuk lan egiten dudan ikastetxean letra handiz IHAUTERIAK idatzi dute, iaztik ere letra politok eginda baitzeuden.
Ipini baino lehen, Ikasketa Buru naizenoni galdetu didate ea nola den euskara batuan eta neuk argi eta garbi adierazi diet INAUTERIAK dela erabakitako hitza.
Neure 5. mailako ikasleek ere desobeditu didate eta arbelean IHAUTERIAK idatzi dute haiei dagozkien marrazki pollitez hornituaz.
Herri honetan gertatzen dena ez da batere normala.
Etsita nago. Uste dut euskara erabiltzeari utziko diodala, zeren buruko eta bihotzeko mina besterik ez baitit eragiten.
ZORIONAK erdarakada da,
RABAK ezin dira tabernetan eskatu,
SALDA DAGO ikasita zeukatenek desikasi behar dute,
ARATUSTEAK eta INAUTERIAK ongi dakigunok INAUTERIAKen alde egin behar dugu.
Laster BERAKATZaren kontra mintzatuko zaizkigu BARATXURIren alde daudenak...
Aski da!
(JOSU LAVIN, Herri Ikastetxeko Irakaslea
Txibierruk berbie ondo politxe da. Ondarruko euskeratik horixe be hartu ezin bada, zer hartuko ete du ba?
Rabak esaten segidu gure dauenak segidu daidxela. Baie ez esan txibierruk eztala inon esaten. Txo, txo, txo!
Eneko Barrutia,
Hic nemo ha dicto que TXIBIERROAK non se dice in ulla parte.
Tu es securo que TXIBIERROAK et RABAK son la mesma cosa?
In qual taverna de Ondarroa on pote peter TXIBIERRO BATZUK?
Il est una parola usata in los bares?
Amicalmente
Eneko Barrutia lagun aspaldiko eta euskara irakasle an Hizkunta Offiziala hon Deustu hori behar deutzut esan zeozer antzekoa hon esan dabena Josu Lavin-ek.
Ezen nik ez dut sinesten ze esaten da Ondarroan -Ondarroako tabernetan eta restaurantetan- txiberroak mesedez noiz nahi da eskatu rabak mesedez. Zuk, Eneko, ziurtatu ahal duzu hori? Ni ibilia naiz sarri Ondarroan eta ez dut sekula entzun holakorik, baina ba dakit zuk publikatu zenduala hiztegi bat hon itsas munduko terminologia euskaraz, zein nik etxean bait daukat. Non dakizu, Eneko Barrutia, esaten dela txiberro ordez raba?
Non du berba horrek existentzia konstatablea?
Bat da erabili nahi izatea batzuk kapritxoz ere txiberro gainera hon raba -zeinak du existentzia soziologiko irrefutablea eta inukatuzkoa- eta besterik da nahi izatea kondenatu raba hitza nola kondenatzen duten hiztegi guztiek non ezeinetan ez da agertzen.
Zelan explikatzen ahal zenduke zuk ere Eneko, zein ibilia bait zara lanean lexikographian publikatzeko euskarazko hiztegi bat oraintsu, nola explikatzen duzu sartzen direla berbak zein existitzen dira soziologikoki %0 (% zero) eta ez dira sartzen hiztegietan [ez dituzue sartzen, ez dituzu sartu] hitzak dutenak existentzia soziologiko konstatable %100 (% ehun)? Zer diozu hontaz lagun Eneko? Zelan da possible sartzea hiztegi modernoek errulo -hitz inexistea- eta ez sartzea rulo -hitz existente sozilogikoki konstatablea-? Kasurako, ez dute erantzunik eman nahi izaten galdera hortaz akademiko Xabier Kintanak, akademikesa Miren Azkaratek eta urgazle Xabier Mendigurenek, izanik ere obligationea explikatzeko euren jokabide akademikoa eta responsabilitate assessoriala esaterako Elhuyar hiztegia.
Zuk, Eneko, zer diozu buruz esaterako rulo hitza?
Zure erantzunaren esperoan,
Cape Town (Kabo Hiria), Hego Afrika
zapatua 17 otsaila 2007
Harrigarri da komportamendua hon Aitor Egia Beti maskaratua zeren botatzen du nahi dituenak eta gero berak ez du erantzuten deus ezta ere anonymatotik.
Behar ote dugu deitu ordez Aitor Egia Beti maskaratua Uka Egia Sarri? Uste dut ze bigarren synonymo hau, Uka Egia Sarri hobeto letorkiokela ezi berak handiroski hautatua bere buruari Aitor Egia Beti.
Zergatik ez da responsabilizatzen berak izkiriatuaz? Eta gero bera hasarratzen da zeren urliak -Josu Lavin Campo- izkiriatu dukeelako zeozer ez osoro egokia? Ote da baina jokamolde egokia hon Uka Egia Sarri alias Aitor Egia Beti?
Zer gatik ez duzu erantzuten zuk zeuk izkiriatuaz, esanez gainera besteez:
Adiskide karioa, irudi zaut sobera gogor hartzen duzula Kintana jauna eta, dialektika sanoaren ikuspegitik hagitzez okerrago dena, harek nehon ez nehola erraiten ez dituenak emaiten dituzula alegeraki haren ahoan, debate baten urrezko arauari afruntu beltza eginez.
Zertaz ari zara kripto Uka Egia Sarri, olgetan soil eta kukuka? Explika zazu zure komportamendua.
Cape Town (Kabo Hiria), Hego Afrika
AVALANCHE hitza svedieraz LAVIN DA, ELUR-JAUSIA, alegia. Puta gentuza de mierda marroia zuriz estali nahi duen elur-jausia.
Bai, Aitor Egiak ez dauka potrorik bere egiazko izenpean hemen idazteko.
Adeitsuki
Kaixo Erramun,
Begira ezazu RABA hitza Ibon Sarasolaren hiztegian:
raba 1 f (cebo) mazi, apasta: echar la raba, mazi egin
2 calamar frito) txipiroi, txipi beh.
Iruditzen zait ezen Ibon Sarasolak sekulan ez duela rabarik jan inongo tavernatan.
Ez da normala Euskal Herrian gertatzen dena euskara batuarekin!
Honelakorik ez da egiten beste inon. Hemen gezurraren ondoko gezurra besterik ez dago.
Esana daukat nire blogean ezen euskara batuko lau adizkietatik hiru asmatuak direla.
Beste horrenbeste esan behar nuke lexikoari dagokionez:
Euskal hiztegi gehienak falsukeriez beteak daude guztiz.
Mundu osoko herrialde guztietako hiztegiak egiatan erabiltzen diren hitzak eta esamoldeak biltzen dituzte. Deskriptivoak dira.
Euskal Herrian zeharo kontrakoa. Gehiena falsua da: aditza, lexikoa eta sintaxia.
Esandakoa: Puta Gentuza de Mierda
Erramon, neure adiskide ona,
Eskerrik asko idatzi deustazuzan lerroakaitik. Lexikografian uste dot zu zeu erreferentzia zaitugula egin dozun hiztegiagaitik eta enparaduakaitik.
Txibierroak (Txibierruk) Ondarroan esaten dabe, hori ezta dudan jarten, ezta? Kontua da rabak be esaten ete dan Ondarrun? Esango dabe batzuk. Restauranetan eztakit zer pasaten dan batzutan baia inoz joan gara lagun kuadrillea (ez Ondarroan) eta “rapeak”, “txipiroiak” eta holakoak eskatuten hasten da jentea. “Merluzea” ondino eztot entzun, entzun gura be ez.
Bermeon “ollarra” esaten jako, erderazko “gallo”-ri, arrainari. Nire andrea bermeotarra da eta askotan “galluek” esaten dau. Bere amak aldarri egiten deutso baina alperrik.
Bermeon “marmoka” esaten jako erderazko “medusa, agua mala”-ri. Gazteen artean “medusie” entzuten dot askotan. Ondarroan eta beste leku batzutan desbardinak dira, gauza bat da “marmoki”, eta beste gauza bat da “merusi”.
Ixurdie esaten dabe arrantzaleak Bermion, gazte batzuk “isurdidxe” hasi dira esaten. Eta deskuidau ezkero “delfiñe” entzungo dozu.
Ondarroan txibierruk esan arren, “rabak” be esatea enintzateke harrituko. Niri ondarrutar andra batek gauza barritzat aitatu eustan “rabak” hori, baina hori hobeto aztertu behar da, bai. Dana dala restauranakaz ni neu enaz lar fietan (karuakaz gitxiago), tabernakaz apurtxu bat gehiago. Beste egun baten “muxilla” berbeagaz egineko aldrebeskeria kontauko deutsut.
Rulo dala eta errazoie emoten deutsut. Neuk be gurago dot existente hori, erabilten ez dan “errulo” baino.
Gorantzi handiak Cape Towngo gure lagunari,
Kaixo Eneko,
Neuk bistaz baino ez zaitut ezagutzen.
Uste dut behin baino gehiagotan ikusi zaitudala Mundakan, nora udaldean agertu bat baino gehiago egin ohi baitut.
Ulertzen dut zure jarrera, baina RABAK rabak dira.
Ezin hedatuzkoa da Ondarroako hitz bat Euskal Herri osora.
Agur bero bat
Bai, Ivan d'Etcheberry' garen mintza. Emazu bedere zure oppinonea buruz traditionearen kontrako spiritua.
Zaren mintza, zain gagoz. Eta ongi etorri.
[Jakizu zuk ere Eneko Barrutia ze gogoa daukat esateko zeozer zuk izkiriatuaz. Baina izan beharko du gerotxuago noiz arrapatuko dut astia hortako.]
Cape Town.
Erramun adiskidea, otoi ez zakizkit samur. Arrazoin duzu arrenkuratzen zarenean ene mezuak ez direlakotz heldu debategune hunetara behar bezain jarraikiro, bainan oker zaude irregularitate hori egozten balin badiozu ene borondateari edo ene maleziari. Jakiteko duzu nik ez dudala izaten nahi bezainbat aizina hunelako solas agradagarrietan xahutzeko, lantoki aski hastio bateko katina astunen pean higatzen ditudalakotz ene oren eta egunak, heien enbrazadura dorpetik ene burua ezin askatuz. Hortik heldu da preseski batzuetan arrapostu emaiten baitut zure mezuer eta bestetan aldiz ez. Okasionea, abagadunea edo aukera izaten dut ments, Lavin jaunak enegan atzeman uste dituzkeen gainerako menstasunez gain, prefosta.
Eta ikus dezazun ez naizela batere herabe zurekilako dema atxikitzera eta zure arrazoinei eneak aurkeztera, erranen dautzut lehen-lehenik arrazoin ere baduzula hasarre antxean galdatzen dautazularik ean zein tokitan zehazki ezarri ditutzun Kintana jaunaren ahoan harek erran ez dituen perpausak. Ziur zaudezke zure galto hori irakurri bezain laister firrindan joan nintzela Kintanaren testura examinatzera eian ez ote nuen zangoa barnegi sartu beste aldi bat. Eta futxo, Kintanarena berriz irakurtzearekin berehala ohartu zangoa sartu ez baina purki landatu nuela, azken piruraino, zure perpausak xeheren xehe azterturik ikusi baitut deusik ez dela haietan Kintanak erran ez duenik. Nolatan beraz heldu nintzen kontrako konklusionera? Esplikatione anitz heldu zaizkit gogora, bainan ene ustez arrazoin nagusia da zure mezuaren tonu hertsakorra, zeinetatik erakarri bainuen Kintanari zafraldi bat gaitza emaiten zeniola bidegabeki. Hori pentsatu ondoren, ageri da ez nuela asti handirik hartu zure arazoinamendua literalki aztertzeko eta harek ene baitan eragin inpresioaz oratu nuela ene arrapostua. Jokabide dorpea da hori debate baterako, eta hortakoz galdatzen dautzut barkamendu eta pietate. Akordatzen baduzkidatzu, ongi, eta ukatzen badauzkidatzu, tanpi.
Hori erran ondoan, ordea, ez nagoke erantsi gabe ezen ene ustez nire mezu edo errefutazionearen mamia ez zegoela hasierako parrafoan (hura zoinak eragin baitzuen zure kexadura, arrunt bidezkoa bestalde), baizik eta ondoko parrafoetako arrazoinetan, zeintzuk baitira ene ustez zuk adrezatu beharko zenituzkenak solas hunek egin dezan aitzina eta ikas dezagun orok zerbait onik eta progotxosik elgarren argudioetarik.
Hala egingo duzulakoan zaitut gaurkoz despeditzen, Erramun adiskidea, ez ordea salutatione bat bat igorri gabe bidenabar Ivan D’Etcheberry jaunari, zeinaren sotiltasun eta bokantzan aurkitzen baitute ene gogo-begiek hainbeste plazer eta hazkurri nola erleek kanpañako lilietan.
NB: Ez dut den mendreneko kasurik eginen ene anonimato nahikundeaz ofensaturik, delibero horretan koskoilgabezia syntoma laidogarri bat ikusi nahi duten solaskideen erasi gaiztoei. Bitxi zaut lagun hurkoaren mozorroa erauzteko errabia hori. Noiz ikasiko dugu gehiago behatzen erranari eta gutiago erraileari?
Nire ingles klasetako hogei minutuetako rekreoan ikusi ahal izan dut arrapostuak hon Aitor Egia eta Ivan d'Etcheverry kin plazer handi bat. Eskerrak biei.
Aitorri erran ze seguruu bere parterik importantea, importanteak dira beste bere paragraphoak zeintzuri nahi nieke erantzun baldin hartzen ba dut astia hortako zeren dira interesante eta ere interesantissimo bere reflexioneak.
Beraz ez adiorik Aitor eta besteok.
Bat nator Ivan d'Etcheberry jaunak plazaratzen dizkigun ideiekin.
Kasualitate hutsez zure blog hau aurkitu dut, Erramun, eta beharbada noiz edo noiz hemen idaztera animatuko naiz.
Izan ongi guztiok!
Juan Luis Fernández Gutiérrez
Nire aldetik ongi etorri Juan Luis (Fermandez Gutierrez) blog hontara. Zatoz hona plazer duzunean beti. Irakurri izan dut lehenagotik ere zure gutunak an Berria egunkaria, gehienetan gustura zeren izkiriatzen ukan duzu buruz thema interesanteak.
Beraz ongi izan, Italian edo zagozen lekuan zagozela.
[Astiz estu nabil ere erantzuteko besteei, Aitor Egia edo Eneko Barrutia. Izan pazientzia mesedez]
Cape Town, Hego Afrika
Bai, Ivan, neu naiz BERRIAn anitzetan gutunak argitara ematen dituen pertsona bera: Juan Luis Fernández Gutiérrez, Bilbon sorturiko erdaldun zaharra eta euskaldun berri-berria. Eta neure berritasunaz harro nago.
Erramuni eskerrak eman nahi ditiot bere harrera beroa dela-eta. Baita bertzeei ere. Benetan interesgarriak zaizkit iruditzen sintaxiaren gainean hemen plazaratzen ari zaretenak, bereziki Erramunek sintaxia errazteko eta kontzeptuak euskaraz modu ulergarriago batean aditzera emateko bere blog honetan botatzen dituenak.
Egun eguzkitsua dugu Pescopaganon gaur. Potenza probintziako herria da bera, Italia hegoaldean, Basilicata erregionean. Bizkaiko Getxon ere etxea daukat eta hor izaten naiz maiz.
Bertze egun batean jarraituko dut idazten. Bitartean, ongi ibili!
Orain arterainocoan igorri derautçuedan meçuac oro eçabatu ditut.
Euscaldun berri bat sorthu da:
Ivan d'Etcheverry
ceinaren guibelean Josu Lavin baita, aguian çuotaco batçuec supposatu duqueçuenez.
Josu Lavinec EUSKARA ERKIDE BATUAren aldeco lanean seguituco du ceinec orain erabiltcen dudan euscararequila cericcusiric ez baitaduca.
Commodo da ecicen baten atcean izquiriatcea nola Aitor Eguia Bethic eguiten baitu.
Ivan d'Echeverry iaun prestua bere cabuz ibilico da vici berri huntan.
Barcca itçaçue eragozpenak.
Josu Lavin
(Meçu hau çombait egun gabe autodestruituren da)
Lehenik esan nahi diot Josu Lavini oso oso gustuko izan dudala Ivan de Tartasen testua. Plazer handia izan da, lana ere handia izanagatik, hura irakurtzea.
Bestalde, Erramuni esan nahi diot beti irakurtzen ditudala bere iritziak eta, ia beti, ados egotekoak iruditzen zaizkidala, nahiz ez dudan konpartitzen berak hartu duen hautua. Nire irudiko, rabak hitza (nik, hemen irakurri ditudan iritzien aurka, errabak esango nuke) ez maitatzeko arrazoi bakarra daukate: gazteleratik datorrela. Hori baino nahiago dute ibili Euskal Herriko txoko guztietan gaztelerarekin zerikusia ez duen hitzaren bila, beti iparraldearen aitzakiarekin (han txibierro rabak bezain arrotza den, bost axola). Eta hori guztiaren azpian daukaten ideia nagusia hauxa da: euskararen unibertsoa zaintzea.
Baina oraindik entzuteko nago zer ote den euskararen unibertsoa.
Xavier Andonegui adisquidea,
Non iracurtu dituçu Ivan de Tartasen libruac?
Interneten ala imprimiturico editionean?
Aste huntan sorthu dut blog bat non plaçaratu ditudan Tartasen bi obrac:
http://ivandetartas.blogspot.com
Ascoçaz edderrago da presentatione aldetic Leizarragaren Testamentu Berriaren bloga:
http://leicarraga.blogspot.com
Iruditcen çait ecen gaur osoqui içanen dela iracurgarri.
"Euskararen unibertsoa" çaindu nahi dutela dioscute noiz eta eguiazco "Euscararen universoa" ezpaitute eçagutu nahi!
Traditioneari ukho eguiten deraucote ceren traditore batçuc bertceric ezpaitira.
Jean d'Etcheverry
Ceinen pollita gueratu çaitan!
http://leicarraga.blogspot.com
Adeitsuqui
Badakit ez dela artikulu eta mezu hauen gaia, baina zerbait bota nahi dut hemen Jesus Rubioren liburuaren inguruan ("Euskararen garabideak"). Berau aspaldi irakurri nuen eta, oro har, oso zentzuzkoak iruditzen zaizkide bere proposamen eta xehetasunak. Errate baterako, egokia deritzot honelako erraldi bat egiteari:
- Hitz eginen dugu buruz Filosofia.
Egungo euskara batuan, ordea, badakigu bertzela dela erraten:
- Filosofiari buruz hitz eginen/egingo dugu.
Zergatik ez ditut, bada, nik hemen eta euskaraz eskribitzen dudan leku guzietan kanbiamendu hauek erabiltzen eta "buruz Filosofia" eta halakoak usatzen?
Arrazoina nehoiz ere ez dudala aipatu uste dut. Oso argi erranen dut: euskara gaur egun ez da nere kasuan ahoz komunikatzeko tresna bat. Gehienaz ere, urtean behin edo bitan mintzatzen naiz ni euskaraz: Josu Lavin adiskidearekin elkartzen naizelarik enplegatzen dut nik ahoz euskara.
Idatziz gehiago baliatzen naiz, jakina, nere gaztezituan (=gaztaroan) ikasi nuen hizkuntza honetaz, zeren sarritan igortzen baititiet BERRIAkoei zuzendariari gutunak.
Baina, derradan klarki, euskara ez da nere egoera pertsonalean komunikabide bat edo, bigunkiago erranez, "ohiko" komunikabide bat(nahiz orain berau ari naizen zuekin erabiltzen). Zer da, orduan, euskara neretako? Bada, kultura. Bai, zerbait ikasi dudana kultuagoa, jantziagoa, izateko, kultura gehiago izateko.
Tristea da ondokoa erratea, baina hala dela uste dut: gaur egun Euskaltzaindiak bultzatzen duen euskara batuak ez du nehongo etorkizunik ez munduan ez Euskal Herrian berean ere. Aldaketa anitz behar lituzke euskarak tresna komunikatibo egokia izan ahal izateko. Eta horietarik bat sintaxian behar da gauzatu, erraldiaren osagarriak eskuinera eramanez, Jesus Rubiok proposatu bezalaxe.
Dena dela, guziz abandonatua dut gaur egun euskalgintza (erran nahi baita, euskararen sustapena), ezen ez euskara bera, zeren berau baliatzen jarraitzen baitut, idatziz eta gutixko bada ere.
Egin bezate euskararen alde euskara oraindik komunikazio tresnatako dutenek, nik lan hori ez dudalakoz egin nahi, dagoeneko paso egiten baitut.
Iluna da osoki euskal jendearen geroa, iluna da baldin eta Euskaltzaindiak finkaturiko euskara batu hori hizkuntza jasotako hartzen jarraitu nahi badu. Baina neri jada bortz axola, ezen egun oso urruti bainago Euskal Herritik, batez ere MENTALKI.
Ongi ibili guziok! Bertze bat artio!
Bereziki Josu Lavini erran nahi diot ondokoa. Begira, Josu, askotan azaldu izan didazu zein diferentzia dagoen ETOR NADINEAN eta ETORTZEN NAIZENEAN aldaeren artean, baita perfektuki azaldu ere:
- ETOR NADINEAN: "cuando yo venga".
- ETORTZEN NAIZENEAN: "cuando yo suelo venir".
Hau ez du, antza, euskal jendeak konprenitu nahi. Konprenigarria da erabat, baina ez dute ulertu NAHI.
Dena dela, ikusten ahal duzunez, nik ez dut idatziz ez ahoz diferentzia markatzen, eta (ia) beti ETORTZEN NAIZENEAN dut erabiltzen bi kasuetarako. Zergatik, bada? Aitzineko mezuan daukazu(e) erantzuna: paso egiten dut jada euskaren sustatzeaz. Egin bezate lana bertzek, nik orain artio nahikoa egin dudala uste baitut. Gaur egun astia zerean ematen dut: Petrarca, Bembo, Sannazaro, Castiglione, Boccaccio eta bertze anitzen obrak irakurtzen.
Gainera, aspalditik oso interesatua egon naiz Ultzamaldean (Imotz, Anue, Atetz, Basaburua, Odieta, Ultzama eta Lantz) mintzatzen den euskararen aldakian edo azpieuskalkian. Ikusten ahal izan duzu(e)nez, ez dut benetan ETORTZEN NAIZENEAN forma baliatzen, baizik eta ETORTZEN NAIZELARIK, hauxe baita inguru horretan gehien entzuten dena: kasik enplegaturiko bakarra da.
Nere euskarak, beraz, Ultzamaldean egiten den horretatik du gehienbat edaten. Bertzerik ez dut behar, zeren, aitzineko mezuan adierazi dudan bezala, EUSKARA EZ DA GAUR EGUN BENETAN KOMUNIKAZIO TRESNA BAT NERETAKO.
IVAN LUIS ADISQVIDEA,
Etzaizquit arrotz guerthatzen hemen iracurtzen derauzquiçudanac ecen eta maiz eta saconqui mintzatu baicara thema hauieçaz.
Ohore bat da enetaco ceure mintzakide bakarra içaitea eta badaçagut ecen hunela dela eta hemen confirmatzen.
Viciqui onsa mintzo çara euscaldun ephelon hizcuntza çaharrean. Krutwigec erran ukan luen beçala MEGALOPREPESKI, erran nahi baita haimbat nola MAGNIFICOQUI.
Euscaldun gazteriac eta hain gazte ez diren euscaldunec ez omen dute euscaraz hitzeguin nahi. Dato sociologico guciac sensu huntan minço dira, baina bethiere eguiaren ezcutatzez eta ez-entzunarena eguitez.
Arraçoinac oso dira bercelacoac, geuk ongui baino hobequi daquigunez.
Eztira euscaraz mintzo... EZTAQUITELACOTZ, eta gazteen casuan heien iracasleec ere EZTAQUITELACOTZ.
Hau aithortzen luen sociolinguista' automaticoqui despedituric liçate eta oguibidez gabetua.
Luçaz mintza guintezque, baina bethiere alpherric.
Euscaraz ongui daquigunoc ecin mintza eta eztaquitenec ecin mintzatuaz errabiatuac mundu ororen contrá.
Caca!
Ivan d'Etcheverry
Iuan Luis,
Azquenengo meçua izquiriatzen nuen bitartean çeure berce bat plaçaratu duçu non zehazquiago eta hobequiche açaltzen baituçu çeure euscararequico harremana. Eguiatan, harremana baino haboro' emana içan da ceurea, ceren hartu guti hartu baituçu, batez ere, sosetan.
Gogo onez ikassi cenduen eta ez ogui irabaci beharrac hartaraturic.
Erramunec, nic uste, ongui hartzen ditu hemen erranicoac, ceren gaiari eta themari herstuqui lothuric baitioaz.
Bercalde, hagitz necessario da geureac ere ençun daitecen ceren therapia bat ere içan baitaiteque geu biondaco ceinec entreprenditu baitugu libertateranzco bide çucen, arthez eta makurgabea.
Iracur ditzaçu, bai, classico romanicoac eta jaquin ietzaguçu ikasiac oro.
Euçu bihotz on, mio caro amico!
Caro amico Erramun,
Vole ben initiar un novo thema de conversation, perque isto ha devenito jam troppo longo.
Imbracios amicales
Ivan d'Etcheverry
Plazer handi izigarri bat zait irakurtzea izkiriatua hak Juan Luisek eta hak Josu Lavinek (Ivan d'Etcheverry) bai aldetik plazerra hon irakurtzera hori euren euskara eta ere nivel berean pensamendua edo diotena nahi luenari entzun eta konprenitu.
Bioi zorionak eta eskerrak duzuenaz apportatu an euskara eta ere an konzeptuak eta ideiak.
Izan ongi eta segi hortan ahalaz.
[Juan Luis ikusi dut non zagozen bitartez internet]
Ez adiorik nehori.
Oraintxe bertan irakurri dut, Josu, zure azkena eta egia diozu ze gure autu hau luze doala eta behar litzateke -nuke- berri bat sortu eta arrazoi duzu hortan baina hemen an Cape Town ez nago lar egokien etortzeko cybercafe batera, gaur nola da bariku iluntzea errazago zait baina.
Izan dut horren ideia nihaur neronek ere, ezen sortzea post berri bat, baina ez zait horren erraza aldetik astia eta sosegua eta gainera nahi nuke (nieke) -nahi dut- erantzun Ator Egiari (?) eta Eneko Barrutiari.
Ea ba egiten dut baina ez zaiket horren erraza, ba dakit. Ni ez naizateke horra -Nafarroa- itzuliko harik martxoaren azken astea. Anartean nire aldetik gonbitatzen zaituztet expresatzera zuen ideiak an balbula bloga (hon Jesus Rubio professore universitarioa an ekonomia).
Ni ahaleginduko naiz nire altetik baina ez dut hitz ematen deus, ziurrik.
Cape Town, Hego Afrika
Esan nahi dut ahaztu baino lehen ze eman nahi dut ongietorria Xabier Andonegi-ri hona nire blogera. Zatoz Xabier Andonegi nahi duzularik beti ze seguru nago apportatuko duzu zeurea zein ez da izango guti.
Bestetik izkiriatu duzu hau:
Erramuni esan nahi diot beti irakurtzen ditudala bere iritziak eta, ia beti, ados egotekoak iruditzen zaizkidala, nahiz ez dudan konpartitzen berak hartu duen hautua.
Baldin gogorik baduzu eta astirik, Xabier, gustura irakurriko nuke explikatione zabalago bat buruz esan -izkiriatu- duzuna, zeren ba dirudi -itxuraz behintzat- da kontradiktorioa hori hor dagoena an zure paragraphoa.
Nik nahi nuke explika dezazun, beraz atea zabalik duzu hemen.
Izan asteburu on bat. (Ni ez naiz ariko interneten asteburuan)
Cape Town, Hego Afrika.
Adisquide maiteac,
Eztira oraino passatu 12 ordu noiztic ene anaye nagusia Joaquín Lavín Campo hil çaitan. 54 urthe cituen eta bihotzecoac ioric hil da etchean non nire amarequin vici baitzen.
Bi ordu berantago heldu naiz emazteac eramanic eta lurrean etzanda aurkitu dut cembait ertzain eta medico bat inguraturic celaric.
Bihar Cantabriarat eramanen dugu non bethiereco atsedena harturen baitu ene aitaren ondo-ondoan.
Bat-batean içan da, nehorc etzuen espero. Ezcongea cen. Asqui estimatua Basauri herrian non BAR LAVIN tavernaren iaubea baitzen.
Ista vita multo sovente est una putissima merda.
Imbracios amicales
Josu Lavin
Rabak eta txibierroak, bata zein bestea, esan ahal dateke ene herri demokratioan. Berdin erran ohi dugu Nafarroa nahiz Euskal Herria euskara duen herriaren izendatzeko. Gora askatasuna!
Neure doluminik egiazkoenak zuri Josu eta familia guziari zeren anaiaren partitzea. Izpirituz ni ere izango nauzue lagun hor an Beranga herria.
Erramunko G.
Adisquide maite Erramun,
Viciqui esquertzen derautzut ceure hitz amoltsu eta bethiere sympathicoac.
Pocic da hor Mariki? Ahaideric baduçue Hego African?
Besarcada eta mussu handi bana
Josu Lavin
Nik uste behar zaio eman preferentzia raba hitzari respektuz txiberro hitza, zeren bait da erabiliago anitzez edo absolutuki.
Baina nahi lukeenak nahiago txiberro, dezala erabil txiberro nahiz-eta ez luke zentzu handirik behintzat niretzat.
Aitzitik, Kintanak eta bestek (Miren Azkarate, Xabier Mendiguren,...) ukatzen dute raba hitzari sarrerea beren hiztegietan, nola azken Elhuyar-enean.
Bai, arrazoi duzu, professore universitario Gorka Palazio, behar da libertate gehiago euskaran eta ere margena maniobratzeko personalki trankilago.
Bidenabar, aAgur adikidetsuena zuri Gorka hemendik.
Cape Town (Kabo Hiria), Hego Afrika. astelehena 26 otsaila 2007
Ez, Josu, ez dugu hemen ezein aiderik baina nola nago erretretan haukeratu dut leku hau bigarrenez (irailean hil osoa eta orai bi hilabete, otsaila eta martxoa) inglesaren ikasteko gehiago. Egiaz ez naiz damu, gainera izagutzen duzu hemen beste mundu differente bat eta -hemen hego hemispherioan- gagoz udan, praka motxetan kin sandaliak eta praka motxak.
Eskolan -neure inglesarekin- gustura eta agian berriz itzultzeko noiz hemen izango da berriz udea (urria eta azaroa).
Berriz besardada eta mosu bat, Josu zure tranze familiar hortan.
Erramunko G.
Ez denez ironikoa eta krudela errealitatea... Ez du hainbertze denbora galdatzen zeniola Erramuni alda zezan forum honetako solasgaia anarterainokoa agortuxe atzamaiten zinuelakotz, eta galde hori egin orduko hara non errealitateak emaiten daukun solasgai bat berria bezain hitsa, ezen zendu da betan zure anaia gehiena eta baratu zira samintasunezko osin beltz batean pulunpatua. Solegimenturik ez dadukan destorbu hunen aitzinean alferretan ariko gira kontsoluzko hitzez goxatzen zerk ere ez baitu egundaino ukan ez goxagarririk eta ez eztigarririk munduan. Hargatik, kontroversiaren pasioneak trukarazi dauzkigun ele gordinxkoak alde bat utzirik onar itzazu arren ene doluminak eta hartu ene voto zinenak ondikoari iharduk dezozun ahal bezain sendo eta ediren dezazun ahaide-adiskideen abaro amultsuan kaliz mingots hau azken apakinetaraino edateko behar duzun kuraia.
Aitor Egia.
Anhitz esquer, Aitor, ceure hitz magico horiengatic
Josu Lavin
Sentitzen dut benetan, Josu, zure anaiari gertaturikoa. Hori bai dela arazo garrantzitsu bat, ezen ez Euskaltzaindiaren euskara batua eta hemen plazaratzen ditugunak.
Badakizu bihotzean sentitzen dudala eta zure minarekin bat egiten dut.
Ongi izan eta animo! Aitzina beti!
Juan Luis Fernández Gutiérrez
Azquenengo meçuetan nabari vkan duqueçue cembait cambiamendu ene scribatzeco maneran.
Traditioneari itzuli natzayo eta vste dut bide huntan iraunen dudala hemendic aitzina.
Bide oraintsu hassi dudan haur personala da osso.
Norbait hurbildu nahi içanez geroztic izquiria-molde huntara ene laguntza ossoa eduquiren du, baina bideric egoquiena Leiçarraga eta berce auctore classicoen studiatzea date.
IOSV LAVIN
Post a Comment