Tuesday, February 27, 2007

Importantzia dauka effektivitateak, ez agoniak

Izkiriatu du Urliak -Aitor Egia Beti- blog hontan lehenago non zioen hau artean beste gauza gehiago. Urliak -Egiak- aisa ulertzen ahal duke ze ni hasi nintzen berari galdez lehengo ea non nik ezarri nituen akademiko Xabier Kintanaren ahoan ez nituenak ezarri nola berak Egiak zioen. Hori argiturik sar nadin orai kin bere beste ideia gehiago interesanteak nola dioena hemen azpian:
Ez dut uste Kintanak nahi duenik "txibierro" hitza euskaldun ororen eztarrian behera bortxaz sakatu, nola sakatzen baitzen behiala makailau gibel olioa jendaki erien ahotan barna, ustez eta sendagai hauta zela. Irakurtu dudanetik nik ulertu dut soilik Kintanak uste duela badela Euskal Herriko bazter batean hitz bat aski berezkoa eta gardena bere osagaiei dagokienez, erdaldunek (baieta Bidasoaz honuzko euskaldun haboroenek ere --ez ordea mugaz haraindikoek, eta horiek ere aintzat hartu beharko ditugu, ez?) "raba" edo "calamar frito" hitzekin erraiten dutena adiarazteko.

Konstatazione hortarik abiaturik, Kintana jaunak proposatzen du on litekeela baldin kostaldeko hitz hori heda baledi Euskal Herrietan, erroak aski barna dituelako euskal tradizionean eta garden askoa delako bere egituran. Proposatzea libre da eta proposatuari bizkar ematea ere bai. Ageri da Kintana jaunak hizkuntzaren ikuspegi edo perzeptione idealista bat daukala eta boluntarismoan siniesten duela, erran nahi baita, egoera linguistiko bat hiztunen borondatearen bortxaz aldatu eta hobetu daitekeelako uste irmoa. Beharrik baitira hala uste dutenak, bestela aspaldi ja deabruak eramana zuen euskararen bizia. Eta, bestalde, Erramun jaunak ere ez ote du partekatzen bisione hori? Aments Erramun jaunak ez al du sinisten posible dela euskararen agonia sendatzea (edo bederen luzatzea) sendabide sintaktiko espezifiko batzuk aplikatuz gure hizkuntzaren gorputz hagoranduari? Ez balu sinets hori nola edo zertako ariko litzateke web orri honetan bere propositione eta darda zorrotzak alde orotarat jaurtika?
Hor dio Urliak -Aitor Egiak- ze Kintanak ez duela bortxaz sakatu nahi txiberro hitza baizik duela soil proposatzen. Baina hori ez da egia ze Kintanak eta ere gehiagok du impeditzen sartzea hiztegietan raba hitza sarturik soil txiberro hitza. Hori al da Urlia -Aitor Egia- proposatze hutsa?

Beheraxago, hemen, diozu ere
Aments Erramun jaunak ez al du sinisten posible dela euskararen agonia sendatzea (edo bederen luzatzea) sendabide sintaktiko espezifiko batzuk aplikatuz gure hizkuntzaren gorputz hagoranduari? Ez balu sinets hori nola edo zertako ariko litzateke web orri honetan bere propositione eta darda zorrotzak alde orotarat jaurtika?
Ni, Urlia -Aitor Egia-, ez nau lar arduratzen euskararen agonia luzeak edo laburrak, ez nau arduratzen lar ea helduko da 26. mendera edo 51. mendera, nik ez dut holako ardurarik. Pensatzen dut buruz hori nolatsu agertu du hak Juan Luis Fernandez Gutierrez, uzten dut neurri handi baten bakotzaren eta kollektivitatearen esku hori edo dela orai edo dela gero datozkeen mendeetan. Juduek ere rekuperatu duten hizkuntzea ez da euren lehenengo ha jatorrizko ha baizik geroztik irtenik Babyloniatik izan zutena an oraiko Israel, euren pasaiako hizkuntza bat.

Ni arduratzen nauena da Urlia -Aitor Egia- ze izan dadila darabilgun euskara, darabilgunok, gehiago effektivoa zein daukaguna orai. Eta dut nik erabiltzen darabildan moldea zeren zait molde hori -zuk kompartitzen ez duzuna eta ez duzuna zertan kompartitu- gehiago egokia eta gehiago effektivoa. Uzten balu bide hori ere Jesus Rubiok eta edozeinek nik segitzen nuke neure bidean, non zuzena daukat erabiltzeko uzte darodana da hobea, zeren bait zait hobea eta effektivoa iruditzen. Ez du nire bideak relationerik kin agonia luze edo labur hon gure hizkuntza maitea. Behar zenduke analyzatu eta aztertu zure razonameduak beste parametro batzuetan, Urlia -Aitor Egia-.

Cape Town (Kabo Hiria), Hegoafrika.
Eguena 1 martxoa 2007

Monday, February 12, 2007

Euskarazko realitate lexikal soziologiko konstatablea: % 100 (ehun) eta % 0 (zero)

Hauekin bi phrasekak amaitu du bere autua Xabierrek, akademiko Xabier Kintanak:

Eta eskaintzen dena olagarro edo txibien garro edo zati erreak badira, era honetako kartelak ipini daitezke, ez baitute guztiek zertan berdin-berdinak izan behar: Txibierroak badira; Badira txibierroak; Txibierroak ere badira; Txibierroak ere badaude; Badira txibierroak ere edo Badaude txibierroak ere. Horietako edozein erabil daiteke, baina ez, otoi, hortik batzuetan irakur daitekeen Rabak daude moduko erdalkeria begi-mingarri hori.

Amaitzeko, esan dezadan txibierro hitza, agian lehorreko euskaldun askok ez dakiten arren, ez dela azken orduko hitz asmatua, Ondarroan behintzat betidanik erabiltzen den hitz jator-jatorra baizik, txibia eta erro garro, hanka osagaiez zuzen-txukunki moldatua eta kostaldean oso hedatua.


Eta argi ikusi eta ikusten ahal da hor ze ukatzen, kondenatze eta stigmaitzatzen du raba hitza (ukatuz realitatea, jendeak nagusiki eta "universalki" darabilen terminoa) eta ordez' illogikoki nahi du Xabierrek promozionatu eta justifikatu txiberro hitza (zein realitatean, realitate soziologiko konstatablean, ez da existitzen, hainbat non hainbat eta hainbatek -kasik euskaldunik guziak edo guziak- ez du hitz hori konprenitzen ezta ere pasivoki, ez kostako euskaldun petoak eta barnekoak).

Nola Xabier Kintanak justifikatzen du eta ere justifikatzen ahal du hartzea hitz bat haintzat eta realtzat -sartzen ere duelarik hitza hiztegian- noiz hitz batek (txiberro, ..........) du existentzia soziologiko zero -%0- eta haitzitik' harrigarriki, inkomprensibleki, illogikoki eta falsuki ukatzen ahal du eta kondenatzen akademiko Kintanak hitz bat (raba, ...........) noiz du existentzia soziologiko ehun -%100-?

Nola explikatzen ahal du hori eta justifikatzen (zeren ere hitz batek ere -raba hitzak hemen- ba du bere zuzena sartzeko hiztegietan, behintzat hainbat duten hitz asmatuak). Nola justifikatzen ahal du hori guzia akademiko Xabier Kintanak edo ere edozeinek?

Nor da jn. akademiko X. Kintana stigmatizatzeko raba hitza? Nor da bera hortako? Bera al da nola hartan kantu popularrean "kapitain pilotu" non guk euskaldun enparauok behar dugu soil "obeditu" edo sufrituko du gure "kasketak" pean bere anathemak? Nor da bera eta zergatik egoteko kontra euskaldunon euskara eta egoteko ere kontra euskara, euskara reala, existente konstatablea? Zenbatekoa ote da autismoa (lexikala eta beste) hon Xabier Kintana akademikoa?

Kondenatuko al gaitu euskaldunok eta ere euskara hak Kintanak stigmekin izatera obediente, obediente soil? Justifika bedi Xabier Kintana plaza publikoan nola bait du obligatione eta nola areago du obligatione akademiko (eta ere didaktiko).

Erramun Gerrikagoitia
Kabo Hiria (Cape Town), Hego Afrika
astelehena 12 otsaila 2007.