Monday, February 10, 2025

SVO da hobea eta ez du sortzen ezein arazoric, respectuz SOV

Dugu iracurtzen ondoco titularra an mass media (Gara, astelehena 10 urtarrila 2025, 23 or) ganik Ane Urkidi Ansola 

Ezkurdia eta Rezustak lidergoa eta finalerdietarako txartela irabazi dute 

Hori phrasea da SOV

S subjectua (Ezkurdia eta Rezustak)  

O objectua (lidergoa eta finalerdietarako txartela

V verbua (irabazi dute


Baldin ipintzen, redactatzen badugu kin SVO structurea gueratzen litzaque honela 

Ezkurdia eta Rezustak irabazi dute lidergoa eta finalerdietarako txartela 


Auquera hontan, an SVO; ez dago ezein arazoric eta da dudagabe informativoqui hobea.¿Ala ez?

2 comments:

Erramun Guerricagoitia said...

Nola nire lagunac ezin izan duen sartu hemen an bloga, neuc sartzen dut bere commentarioa. Hara,

Erramun, zure blogera erantzunik ezin bialdurik jarraitzen dodanez, auskalo zergaitik, aldi honetan emailez bialduko deutsut zure azken mezuetako batek eragin deustan hausnarketa.

Hauxe da:

Betiko arazoarekin egiten dugu topo hemen, alegia, euskaldun askoren begi-belarrietan gauza bi adierazten direla esaldi bi hauekin:

Ezkurdia eta Rezustak lidergoa eta finalerdietarako txartela irabazi dute
eta
Ezkurdia eta Rezustak irabazi dute lidergoa eta finalerdietarako txartela

Galdegaiaren legea aktibatzen bada, lehen esaldiak galdera honi erantzuten dio:
- Zer irabazi dute Ezkurdiak eta Rezustak?

Aldiz, lege hori aktibatzen ez bada, nola gertatzen den usaian sortaldeko euskalkietan, esaldi horrek galdera honi erantzuten dio:
-Zer egin dute Ezkurdiak eta Rezustak?

Bigarren esaldian are indartsukiago aplikatzen da galdegaia normalean, eta, entonazioa lagun, galdera honi baizik ezin erantzun diezaioke hegoaldeko euskaldun gutiz gehienen aho eta izkribuetan:
-Nork irabazi du lidergoa eta finalerdietarako txartela?

Ikusten duzunez, Erramun, esaldiko elementuen ordena lazki muntaduna da, adiera ezberdinak heldu baitira antolamendu bakotxetik.

Euskal sintaxiak duplizidade hori (galdegai legea aktibaturik vs galdegai legea desaktibaturik) gainditzen ez duen artean jai daukagu.

Zerbitzari.

Erramun Guerricagoitia said...

Hasten zara esaten hau
"Betiko arazoarekin egiten dugu topo hemen, ..."

eta azquenean diozu
"Euskal sintaxiak duplizidade hori (galdegai legea aktibaturik vs galdegai legea desaktibaturik) gainditzen ez duen artean jai daukagu."

Orduan dirudienez, segun zuc diozun conceptionea, aurquitzen gara esperoan haric gainditu duplizitate sintactico hori. Daigun, orduan, itxaron tranquilqui egonean, arduraric gabe. NIc ez daquit baina nola porrokitzen ahal den duplizitate hori. ¿Nola guertatzen ahal da holacoric porroca dadin delaco ambiguitate caltegarri hori? Zer eguin beharco litzaque, guenuque?