(Gara eguncaria, 12 ekaina 2024, 10 or)
Amaitzen da informationea izquiriatuz honela
Atzo, Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratua atera zuten, sektorearen irudiari eragindako kalteagatik esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik baino kezka handiagoa adierazten zuena.
Hor, -an euscarazco prhase comparativoa- claroqui dago handicap comprensivo handia. Solutioneac bethi dagoz escura baldin nahai badira aurquitu eta ere emplegatu realitatean. Ezin dena da eguin ezikusiarena.
4 comments:
Zuk transkribatzen duzun esaldia ulerkaitza da:
Atzo, Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratua atera zuten, sektorearen irudiari eragindako kalteagatik esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik baino kezka handiagoa adierazten zuena.
Esaldi hori garai aurrealtubiano batean idatzi izan balitz, endemas Iparraldean idatzi balitz, irakurri ahala konprenitzeko moduko egitura bat baliatuko zen osagai andana horiek guztiak elkarrekin josteko irakurlea turditu gabe. Honelatsu, menturaz:
Atzo, Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratu bat atera zuten,
zeinetan kezka gehiago agertzen zuten
sektorearen irudiari eragindako kalteagatik
eziez esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik.
Galdera da: zergatik joskera informatibo, garden eta irakurterraz horiek debeku dira gure izkribazaleen lumetan?
Joskera nahasi antikomunikatiboaren maelstrom tzar batek bere inkomunikaziozko zurrunbilo beltzean osoki irenster gaituelarik, guk, itotzetik salba gaitzaken soka joskera onaren legorrera jaurtitzeko partez, lepoaren inguruan ematen dugu, are lasterrago itotzeko geure eskuz.
Zerbitzari.
Esaten duzu lehenengotic Zerbitzari:
"Zuk transkribatzen duzun esaldia ulerkaitza da"
Nire analysiac ere dio horixe berbera ezen ulergaitza da hori esaldia, aguertua prensan. Baina affaira da ea zer pensatu daroen eguileac, eguile gainera professionalac.
Guehitzen dut gainera, bidenabar, ze zuc dakarzun auquerea da total ulergarria esango nuque edozeinentzat. Esquerrac beraz zuri Zerbitzari nire aldetic.
Helduco al dira hauec gure commentarioac ki Gara-co autoreac. Hala biz.
Zuku gehiago atera dakioke esaldi malapartatu horri.
Azter dezagun xeheki, beraz, argiago ikusteko zenbateraino den HAUTU SUIZIDA BAT egun nagusi dabilen eredu prosodikoa.
Gorago egin bezala, bere osagai nagusien artean zatikatuko dugu esaldia, eta zati bakoitzaren ondoren jarriko dugu parentesi artean zer ulertzen duen haren bidez irakurleak osagai-katea osoa irakurri ahala:
1) Atzo,
2) Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratua atera zuten,
sektorearen irudiari eragindako kalteagatik [< hots, une honetan irakurleak ikasten du “sektorearen irudiari eragindako kalteagatik” atera zutela eragile haiek ohar bateratu bat].
3) esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik [< hara, orain aldiz irakurleak jakiten du “esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik” atera zutela delako ohar bateratu hori eragile haiek. Nola liteke idazleak bi arrazoi horiek elkarren jarraian jarztea bien artean lokailu bat sartu gabe? Ulermena nahasten hasi zaio jada irakurleari.]
4) BAINO handiagoa adierazten zuena. [< Atx! Oraintxe ulertzen du irakurleak aurreko bi esaldiekin ez direla adierazi nahi izan delako ohar bateratua atera izanaren arrazoiak, baizik eta arrazoi bien arteko KONPARAZIO bat nahi izan dela egin, konparazio-egitura regresibo baten bidez, esaldi-katea osoa bukatu ondoren baizik IKUSTEN ez dena. Hori konprenitzen duen puntuan, irakurleak gauza bat baino ez daki: ordura arte irakurri duen gzutia GAIZKI DEKODETU duela eta berriren berri beharko duela irakurri sekuentzia osoa, konparaziozko egituraren eskema batean txertatuz konparazioburu biak.
5) Emaitza: Joskera regresibo atzerakargatuaren ondoriozko PORROT KOMUNIKATIBO ABSOLUTOA.
Orain aplika diezaiogun azterketa bera esaldi horri baina konparaziozko egitura modu progresiboan antolatu ondoren:
1) Atzo,
2) Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratu bat atera zuten, (< irakurleak argi daki zer egin zuten erakunde horiek biek)
3) zeinetan kezka gehiago agertzen zuten (< irakurleak badaki egitura konparatibo bat datorrela jarraian, eta beste lanik ez du baizik irakurtzen jarraitu ikusteko zein diren konparazio-egituraren osagaiak)
3) sektorearen irudiari eragindako kalteagatik (< irakurleak badaki konparazioburu lehena duela hau)
4) eziez (< irakurleak badaki honen ostean bigarren konparaburua helduko dela, zeinarekin ez bakarrik ulertzen baitu esaldia IRAKURRI AHALA, baina are IRAKURRI AURRETIK ERE)
5) esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik (< hona hemen irakurleak espero zuen konparazio-egituraren bigarren konparaburua eta, berarekin batera, esaldi-katea osoaren koroadura).
6) Emaitza: irakurleak esaldi osoa ulertu du bere osagai guztiak banan banan IRAKURRI AHALA, ez du izan ezelango nahasmen kognitiborik ez dekodetze arazorik, eta goxo-goxo joan da esaldiaren hasieratik amaieraraino bidean oztopo bakar bat aurkitu gabe, irakurketa-esperientzia erraz eta atsegingarri batean, horretarako motibo bakarra izan delarik joskera progresibo bat erabili dela eta konparazio-egitura ez dela eraiki "baino" elementu pospositibo herbalaren bidez baizik eta "eziez" iragarle prepositibo funtzional indartsuaren bidez.
Barneratuko dituztea sekula euskal izkiriatzaileek eredu prosodiko bakoitzaren abantailak eta desabantailak, ala nahiagoko dute ezikusi egiten jarraitu itsu batek ere ikus lezakeen ebidentziari, zein baita eredu prepositiboak abantaila funtzional masiboak dituela respetu eredu pospositiboa?
Galdera horren erantzunetik dago dilindan gure hizkuntzaren etorkizuna komunikazio tresna indartsu, erabilterraz eta ulergari bezala.
Zerbitzari.
Orduan holan gueratzen litzaque hori textua ulertua izan dadin aisago.
Atzo, Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratu bat atera zuten, zeinetan kezka gehiago agertzen zuten sektorearen irudiari eragindako kalteagatik eziez esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik
jatzen dut ere originala azpian eguin daiten comparationea errazago.
Atzo, Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratua atera zuten, sektorearen irudiari eragindako kalteagatik esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik baino kezka handiagoa adierazten zuena.
Post a Comment