Ulertua izan dadin paragraphoa behar da ere ulertu bere barruco phraseac.
An "Lawfare"-ak ez du etenik (Gara, zapatua 22 ekaina 2024, 9 or), bere barruco phrase bat da ondocoa
Amnistia ez da aplikatzen goi traizioak "mehatxu efektiboa eta erreala" eta "lurralde osotasunaren kontra indarraren erabilera" inplikatzen badu.
Ez al zen hobeto zerbait honelatsucoa
Amnistia ez da aplikatzen baldin inplikatzen badu ...
Hori goico phrasea, sartua an bere paragraphoa, ¿othe da aceptablea?, ¿redactatua aceptablequi?
NIc dut erantzuten ezetz.
2 comments:
"Amnistia ez da aplikatzen goi traizioak "mehatxu efektiboa eta erreala" eta "lurralde osotasunaren kontra indarraren erabilera" inplikatzen badu."
Esaldi hori ulertezina da lehen irakurrian eta, hortaz, esaldi mankatu edo raté bat, antiesaldia alegia.
Zuk proposatzen duzuna litzateke haren antidotoa, ona eta merkea, baina agidanez inork ez du baliatu nahi.
Hara zer irakurri nuen duela gutxi GARA kazetan:
"Goiz da Estatu-kolpeak MAS indar korrelazioan --"arcisten" eta "evisten" artean banatua-- zein ondorio izango dituen jakiteko".
Ergelenak eta itsuenak ere ikusten du esaldi hori ere ez dagoela ulertzerik bi aldiz irakurri ezik, eta horren kausa bakarra dela aditza atzeneko posizioan kokatua daukala.
Ergelenak eta itsuenak ere ikusten du esaldi horrek bestelako indar adierazkor eta erretorikoa izango lukela baldin osagaien ordena aldatuko balitzaio zentzu progresibo batean, honela adibidez:
"Goiz da jakiteko
zein ondorio izango dituen
Estatu-kolpeak
MAS indar korrelazioan
zein banatua dagoen
"arcisten" eta "evisten" artean."
Hor osagai balkoitza irakurri ahala konprenitzen da, ez dago burmuina zertan bortxatu akrobazietan akitzera, irakurri ahala gozo-gozo ematen baitzaio dekodetze-lana egiteko behar duen informazio guztia eta, finean, irakurleak erraz ulertzen baitu esan nahi zaiona inolako nekerik gabe.
Bizitartean, idazkera hori debeku bide da gurean eta besteari baizik ez zaio ematen tokia gure kazetetan.
Bide artezagorik gure hizkuntza eta geure burua hosineratzeko ez dut ezagutzen.
Eta zuk?
Zerbitzari.
Problemea, Zebitzari, da ez conturatzea eguileac eurac izanic professionalac ze horiec "productuac" dira impresentableac eta inulergarriac. Baina malerusqui horrelacoa da euscaldunari escaintzen zaion mama goxua. Hori gatic ere euscaldunoc ez dugu iracurten "euscarazco" textuac.
Gagoz euscalzaleoc an communicatione total ia absolutuqui inexitentea. ¿Zer lioquete eguileec? ¿Norc, zelan jaquin?
Post a Comment