Tuesday, February 11, 2020

Bide yago informativoac

Ikusiric ondoco titularra aguertua prensan aitzineco egunetan

Bankinterrek etxegabetze prozesua aktibatu du auto baten bermearekin 

jartzen dut beste auquera alternativo hau ustez da hobea mesedez iracurlea. Hara alternativea 

 Bankinterrek aktibatu du etxegabetze prozesua kin auto baten bermea

8 comments:

Anonymous said...

Nahi duzua jakin zer den sintaxi antikomunikativoa?

Irakurri hau:

https://www.naiz.eus/en/hemeroteca/gara/editions/2020-02-04/hemeroteca_articles/eliseo-gil-epaiketan-zientifikoki-ez-da-faltsutasuna-frogatu

Izenburutik hasi eta azken lerroraino dena da altubianismo amorratuzko desmasia bat.

Gureak ez du erremediorik.

XE.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gure Herria ostera betheric dago kin direnac doctoratuac an euscal philologia eta baita verba eguinic generalqui betheric kin euscalzaleac an inguru guztiac.

Othe da eguiazqui baina inconscientequi ez dugula nahi euscararic ezen ez gara euscalzale?

Anonymous said...

Irakurri duzua proposatzen nautzun artikulua? Kausitu dakozu deus aipagarririk sintaxia denaz kestione?

Ez dut uste horrela izkribatzen duenak ez duenik "nahi euscararic". Aitzitik, nahi du eta hortakoz du bere lana hizkuntza horretan egiten. Alta, edoski dituen irizpide sintaktiko altubianoek arrunt enbalditzen dute bere textua eta ezintzen irakurlearekiko komunikazione erraz eta fluidoa.

XE.

Erramun Gerrikagoitia said...

Iracurri nuen, Erroteta, sarrerea hen ipinten zenuen linka baina nola bait naiz ni ere neure mendeco seme iritzi nion prosa horri (iracurri nuenari) zela normala edo behintzat normal samarra eta ez nuen guehiago seguitu. Gaur ostera, ondoren zure gaurco commentarioa, sarthu naiz berriro link hortaco iracurquetan eta iracurri dut sarreracoa eta articuluco lehenengo bi paragraphoac (guehiago ez dut iracurri).

Iruditzen zait paragrapho zaila edo gutien egoquia communicativoqui hori 3.a arten zer dudan iracurri. Baina ni ere ohitua edo ecandua nago nolabait ki egungo prosa. Baldin zeuc Erroteta nahi bazendu aztertu eta harrotu link hortaco redactionetic zeozer edo behintzat 3. paragrapho hortaric zerbait iracurrico nuque zure commentario hori pozic eta adi.

Hara, badazpeda ere, hori 3. paragraphoa

Epaiketa hasi bezain laster, aurretiko galdeetan, fiskaltzak beste akusazio idatzi baten berri eman zuen, Oscar Escribanoren adostasuna duena. Fiskaltzaren eta Lurmeneko langilearen arteko akordioaren arabera, urtebeteko kartzela zigorra onartu du ondarea hondatzeagatik, baita Gasteizko Gobernuari 300 euroko kalte-ordaina eta Arabako Aldundiari beste horrenbestekoa ordaintzea ere. Halaber, 12 hilabetean eguneko sei euroko isuna ordaindu beharko du. Aldundiaren akusazioak onartu egin zuen akordioa, baita zigorra etetea ere; beraz, geologoa ez da kartzelara sartuko.

Edozelan ere nahi nuque commentatu ezen daucagun communicatione eza edo gutia arten gu euscaldunac gagozenac interesatuac kin communicatu euscaraz effectivoqui eta fite. Zergatic guertatzen da incommunicatione hori? Zergatic guertatzen zaigu hori guri?

Zure discursoa ere -altubismoa- Erroteta ez da hain evidentea eta irrefutablea / refutablea behintzat tzat horiec ezen egungo euscaldun "ikasi" guehienac. Othe da nola bait diozu ezen ez dagoela erremedioric, ez daucagula erremedioric? (Esateraco zembatec iracurrico eta oldoztuco dute nic orain hemen diodana?).

Anonymous said...


Galdatzen baituzu, horra testu horretako zenbait esaldi ezinago antokomunikativo ordean arrunt bat datozenak egungo zeitgeist altubianoarekin. Gogo eta aizina bazenu, saia zindezke hobetzera horietako bakoitzaren komunikagaritasuna, eta segur harrituko zirela ikusirik nolaz eskura dauden ordenamendu sintaktiko posible guzien artean zenbaitzuk tematzen diren itsutuki hautatzera preseski hura zeinak gehienik zamatzen eta dorpetzen duena komunikagarritasun hori. (Halere, derradan ere artetik ezen Veleiaren auziko ondoko egunetako kronikak beste zenbait eskuren lana izan direla eta hetan ez dudala nabari izan, ez hurbildik ere, testu hunek ageri duen tema errabitua sistematikoki baliatzeko sintaxi astun dorpe hori. Alarma faltsu bat izango ahal zen!)


XE.

NB: Ondoko mezuan igortzen dauzkitzut galdatzen dautazun esaldi horietatik zenbait.

Anonymous said...

Eliseo Gil epaiketan: «Zientifikoki ez da faltsutasuna frogatu»

Escribanok akordio bat egin zuen akusazioekin eta pieza bat «txantxetan» faltsutu izana aitortu zuen, eta beste bi akusatuek egotzitakoa ukatu zuten.

Fiskaltzaren eta Lurmeneko langilearen arteko akordioaren arabera, urtebeteko kartzela zigorra onartu du ondarea hondatzeagatik, baita Gasteizko Gobernuari 300 euroko kalte-ordaina eta Arabako Aldundiari beste horrenbestekoa ordaintzea ere.

Escribanok puntzoi batekin ostraka batean idazkun bat egin zuela ere onartu zuen, «Veleia» izena eta bere goitizena alderantziz idatzia agertzen zituena.

Eliseo Gilek eta Escribanok berak beren deklarazioetan esan zutenez, langileen artean giroa makurtu egin zen, «astindua izan zen», Gilen hitzetan, eta bera Escribano kalera botatzearen aldekoa zela esan zuen.

Gilen abokatuak laginen zaintza katearen etena ere argudiatu zuen.

Fiskaltzak galdetuta, lanaren helburua Iruña-Veleia hiri erromatarraren arkitektura eta hirigintza aztertzea zela esan zuen,

Ondoren lantaldeari buruzko zenbait galderari ere erantzun zien. 2002. urterako talde egonkorra zela esan zuen.

Fiskaltzak eta Aldundiaren akusazioak indusketa eremua zatituta zegoen zenbait sektoretako aurkikuntzen gaineko galderak egin zizkioten eta Gilek koherentziaz erantzun zuen.

Zortzigarren esparruko bosgarren sektoretik ohiz kanpoko 130 ebidentzia atera zituztela esan zuen,


[jarraitzen du]

Anonymous said...

Grafitoen aurkikuntzaren lekua akusazioen arretagunea izan zen. Hau da, lekuan bertan edo garbiketa egiten zuten lekuan aurkitu ote zituzten.

Escribanoren idazkun faltsua agertu zenean, Gilek norbaitek antzeko zerbait egin al zuen galdetu zien denei, eta ondoren hiru arkeologoekin zuen konfiantza galdu egin omen zen.

Cerdanekiko harremanaz, Aldundiaren bidez ezagutu zuela esan zuen.

Cerdanek ez zuen ez Lurmenekin ez Aldundiarekin kontraturik sinatu.

Aurkikuntzak benetakoak ziren galdetu zionean, «zientifikoki ez da haien faltsutasuna erakutsi» erantzun zuen. «Nire kontzientzian, egiazkoak dira».

Bere analisien helburua piezak eta grafitoak garaikideak ziren jakitea zen. Akusazioek Cerdanen titulazio akademikoa zalantzan jarri zuten, baita analisi batzuk egin izana ere.
Berak esan zuen inork ez ziola analisi horiek aurkezteko eskatu, eta diru truke benetakotasun txostenak egitea ukatu zuen.

[Fini eta aski]

Erramun Gerrikagoitia said...

Gogo eta aizina asqui duenac aztertu ahal ditu horiec phraseac. Nola plaza hau, blog hau, da aguertzen an internet esan ahal dugu ze dago zabaldua edozeini munduan bost continenteetan. Tcharto ez legoque ere autoreec eguitea autocritica edo autoanalysis poxi bat.

Beharbada, baina, ez duquete autoreec (Berria eguncariac) iracurrico ere, ez dirateque enteratuco ari garenaz, tamalez. Hau da incommunicationearen handia!!! gure artean.