Wednesday, May 28, 2014

Mosaico syntactico differentea

Dudaric ez dago ze kin colorezco harri coscor batzuc' eguin ahal da edo formatu mosaico bat. Baina kin harri coscor ber-berac formatu ahal dira mosaico differenteac dapendituz tik bakoitza edo bakoitzaren nivel edo gradu artisticoa. Halan da ere kin phenomeno syntacticoac formatzeco phraseac communicatzeco mezuac edo ideiac.

Halan da ze noiz dudan iracurtu ondoco titularra (Gara, eguaztena 28 maiatza 2014, 14 or)

UPNk euskara bultzatzeko ekimenak ito egin nahi dituela salatu dute

ethorri zait enthelegura ezen -kin harri coscor berberac edo hemen segmentu conceptual berberac- formatu ahal da mosaico informativo differentea respectuz qualitate informativoa zeina da errazago tzat iracurlea.

Hara

Salatu dute ze UPNk nahi dituela ito euskara bultzatzeko ekimenak

Baldin ez bagara autistac zeinac so eguiten dugu soil gueure zilborrari izanic hortaz omphalocentricoac -omphalo, zilbor- ondo legoque jaquitea zer pensatu daroen bestec buruz honaco criticac.Jaquitea zer pensatu daroagun.

6 comments:

Anonymous said...

Erramun karioa,

Ukanen dugua nehoiz xantza eta fortuna irakurteko gure (hegoaldeko) eskual kazetetan titular bat nolakoa baituzu proposatzen zuk zure gaurko mezuan?

"SALATU DUTE UPN-K NAHI DITUELA ITO EUSKARA BULTZATZEKO EKIMENAK"

(Artetik erraiteko: kasu hunetan ez dut beharrezko atzamaiten "ze" partikula, berdin aisa kurritzen du esaldiak hura gabe)

Zer mirakulu, zer prodigio, zer miresgarri, zer izarren konjunzione propizio behar da agitu eskual jendea ohart dadin noizbait esaldi horrek ez duela estakuru bihirik baina berak erakusten daukula preseski antolamendu komunikativoena?

Egia evidente hori eskualdun komunaren endeleguan sartzeko ezintasun temati, errabitu eta ezin konprenituzko horretaz gogoeta egiten dudanero malenkoniazko laino mataza lodi batek tinkatzen daut bihotza eta net histen gogoa.

Noiz arte?

Xabier Erroteta

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, Erroteta, zuretzat evidentea dena antza beste batzuentzat ez da horren evidentea edo ez dute aithortu nahi hori evidentzia hori.

Bai, guc ere esan ahal guenduque noiz arte' paraphraseatuz gainera Ciceron ezen Quousque tandem abutere, Catalina, patientia nostra?

Ni egonic ere acort diozunaz generalqui baina ez nathor bat duzularic focalizatzen evidentziaren ukapena an eskualdun komuna, diozularic

== Egia evidente hori eskualdun komunaren endeleguan sartzeko ...

Zeren affaira, evidentequi, ez da euscaldun communaren gainean baizic euscaldun ez-communaren edo an euscal inteligentsia intransigente hermeticoqui autistea. Ezen dagoela itchitasuna an entitate (Academia, zuzentzaile, itzultzaile, [gogoan izan esateraco Gara-c ere ba duela zuzentzaile talde professionala], ...) eta persona concretissimo batzuec, euskaltzainburu Andres Urrutia, ...

Baina nola heldu entitate -principalena Academia- eta persona edo cristau horiec gana baldin nahi ez badute, evidentequi?, deus contrastatu? Baldin ez badira izan nahi conscientequi democraticoac arren discutitu hain arazoac, hain arazo grave communicativoac? Hori al da horientzat democratia?, quibiltzea nola quiriquinoa dutelaric aguertzen publicoari arantza bola disuasivoa adierazteco ez gaitezen hurbildu eurac gana zeren nahico direla eta asqui eurac bakarric?

Berba batean, Erroteta, ba direla responsable concretoac, entitateac (Academia, ...) eta persona relevante concretoac.

Jesus Rubio said...

Kaixo Erramun eta Erroteta,

Erramunen versioa:

"SALATU DUTE ZE UPN-K NAHI DITUELA ITO EUSKARA BULTZATZEKO EKIMENAK"

eta diozu, Erroteta:

"kasu hunetan ez dut beharrezko atzamaiten "ze" partikula, berdin aisa kurritzen du esaldiak hura gabe"

Erramunen versioan, "ze" prepositivoa eta "-ela" aurreratua dira erabiltzen elkarren oso hurbil, sortuz redundantzia moduko bat, zein Errotetak dun evitatzen kenduz "ze" partikula:

"SALATU DUTE UPN-K NAHI DITUELA ITO EUSKARA BULTZATZEKO EKIMENAK"

Ikus dezagun zer gertatuko litzake baldin kenduko bagenu "-ela":

"SALATU DUTE ZE UPN-K NAHI DITU ITO EUSKARA BULTZATZEKO EKIMENAK"

Hor, hiru kontu aipa daitezke:

1.: Ekidin dugu ha redundantzia.
2.: "-ela" postpositivo hautsiak ez du interferitzen an irakurketa jarraitu-neutroa hon esaldia.
3.: "ze" partikulak du silaba bat gutxiago ezi "ela".

Ikus dezagun, gainera, beste versio bat non dan destolestu azken sintagma:

"SALATU DUTE ZE UPN-K NAHI DITU ITO HE EKIMENAK KI BULTZATU EUSKARA"

Anonymous said...

Erramun karioa:

Irria jauzi zaut ezpainetara irakurri dudanean konparatzen duzula sagarroi gaixoaren arantza-bola disuasivoa kin Urrutia eta gisako bertze capi di lingua zenbaiten errumeseria intelektuala eta haien reluktantzia patologikoa deus ideia edo proposamen berririk debatitzeko baldin horrek berekin badakar milimetra xoil bat aldaratzea beren ortodoxia idorretik. Simil zoologiko hori biziki ona iduri zaut zeren, irrigarri izaiteaz gain, ezinago ongi deskribatzen baitu gurean gertatzen ari dena, zein ez baita besterik baizik eta ortodoxia antzu batean gotorturikako jakintsu usteko zenbaiten arteko sanedrin hermetiko batek ari diola ohartuki eta tematuki poxelatzen abantzamendu sintaktikoa gure hizkuntzari eta, araberan, aurrerabide intelektuala eta kognitivoa euskaldungo osoari. Lesa patriako tradizio hagitzez txikiagoengatik eramana izango zen jendea urkabera lehenagoko denboretan.

Desakort niz zurekin ordea diozunean berrikuntza sintaktikoak zabaltzeko ahaleginen xedea ez dela izan behar eskualdun komuna bainan lehenik eskual intelligentsia eta elitea. Hori lizate menturaz bide egokiena herri normal batean, bainan ikusirik euskal elitearen tema ezikusi egiteko begien aurrean paratzen zaizkon evidentziei zeinek argiro salatzen duten badituela euskarak gabezia struktural larri zenbait atsulutuki adrezatu eta konpondu behar direnak, ikusirik hori, diot, etsitzeko da sekula bide horretatik metro bakar bat ere abantzatuko dugun nahi ginituzken erremedioak aplikatzeko. Afera horretan menturaz har ditake mirailtako espainiako erresuman berrikitan gertatu dena. Azalduko dut laburki. Baduzu espainian kasta politiko bat —elite bat— agintean jarria iragan 30 urte huntan eta bere privilegiozko goratasun urrunetatik inkapable izan dena ikusteko peko herriak egari duen ezinbizia –edo ikusteko kapable izanagatik nahiago izan duena ezikusi egin, nola egiten baitute urrutiak eta haren kidakoek euskarari doazkon gaietan. Espainiako egoera sozial injustoari buru egiteko, aberatsak egunik egun aberatsago eta pobreak aldiz egunik egun pobreago eta ezeukiago diren leze ilun hortarik nolazpait elkitzeko, zonbait-zonbait saiakera eginak izan dira historian barrena espainian amoreagatik gauzen giderrak dituen kasta gor-itsuak ikus eta entzun dezantzat populu xehearen marruma, bainan erresuma maluros horretan deabruak eraman ditu beti peko zulora horrelako saioak. Edo hala izan da bederen harik eta, ezin gehiago eramanez, jaiki baita betan gazte eli bat eta deliberatu baitu alferrik dela apelazionerik egitea eliteari bainan aitzitik behar dela zuzenean adrezatu herri xehea, nehoren arartekotzarik gabe, jende komunari konpreniaraztekoz non den arazoa eta nondik behar litaken konponbidea bilatu. Pentsamendu horren bidetik jokatuz, espainiako politikari saldo ustelaren gainetik jauzi eginik gazte eli horrek dei egin dako xuxenki herriari eta bildu ditu miliundik gora bozka erresuma osoan, bilakatuz egunetik gauera kontrario formidableena espainiako elite politiko bertangoxo korronpituarentzat, zein orai hor baita kaka dariola ez jakinki zer eskualde har derrota hori ez dakion gerta ondoko bozetan puskaz ahalkegarriagoa.

(jarraitzen du)

Anonymous said...

Gure aferara itzuliz, konparatu nahi nuke urrutiatarren sanedrin autista kin espainiako agintari bertangoxo soraioen kasta zitala, erranez bien gaitza dela ez dutela ikusi nahi inguruan duten arazoa eta ez dutela garaiz aplikatu nahi gauzak doi bat hobetzeko behar litazken erremedio behinenak: urrutiatarren kasuan malgutasun (are ausardia) sintaktikoa eta espainiako gobernatzaileen kasuan sentikortasun gehixeago herritarren miseriekiko eta tolerantzia gutiago ohoin gorbatadunen eretzean. Eta espainiaren kasuan frogaturik geratu den bezala eliteari apel egitea bide antzua dela bainan jende komunari zuzenean hel eginez iritsi ditazkela emaitza batzuk harrigarriak, hala-hala dut nik postulatzen euskaldungoaren baitan behar litazkela jendarteratu, zabaldu eta ezagutarazi euskararen arazo strukturalak jende komunaren artean lehenik eta hen babesa bilatu, erasotzekoz ondoren sphinge gormutuzko zitadela orai artio inexpugnablea zein den Euskaltzaindia eta bere errotik edoskitako hizkuntza boteregune guztiak.

Labur esanda: elitearen gotorlekuko ateari joka luzaz aritua zira engoiti, Erramun adiskidea, bainan sekula ez duzu ukan arraposturik, nehork ez dautzu bortarik ideki. Ez ote da ordu zure ahaleginak bidera ditzazun jende komunaren lerroetara, esperantza bihirik ez denez geroztik goian daudenek begitarte egin dezoten zure proposamener? Ez ote da ordu sor dezazun euskal BADIROGU linguistiko bat eskual jende komunaren kontzientziak behingoz inarrosteko?

Ahalegin horretara jar bazinte segur da bazinukela aldezle eta laguntzaile andana.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Orain, gaur baricua, iracurri dut zurea Erroteta. Generalean esango nuque bat nathorrela kin diozuna, ideia eta critica generalean baina hori zure analysia -nola bait da normala- da basatua zure hitzetan nola expressione edo figura comparativo erabilietan. Bego zurea -zure appreciatione eta figurac- zu gan eta an zure peco dependentzia.

Diot hori zeren principalqui ari zara gora eta behera buruz Urrutia jaun Academiaco burua (zenbaitetan duzula erabilten urrutia ezenez Urrutia, descuidoz edo nahitara). Nic nola neure aldetic nahi izan nuen adierazi ezen entitatetan bizi dira personac eta direla entitateac -casu Academia, ...- basatzen gain personac, nuen aipatu Andres Urrutia presidentea -zeren bait da presidentea- baina aipha nezaqueen berdin guehiago ere izan ahal direnac gutiago edo guehiago responsable eta ere ondorioz irresponsable edo hobendun omissionez. Ez dut ranking hortan deus ezagutzaric baina ezta sartu nahi ere nehoren persecutione personalean. Baina hasiric ematen izenac hori listea izan ahal da asqui luzea, esateraco, Salaburu, Kintana, Oiharzabal, Azkarate, Arexita, Davant, Agirrebaltzategi, Videgain, Goenaga, ... eta enparauac oro. Uste dut ere ba dela responsableric eta ondorioz irresponsableric Academiaz campo, esateraco escritore ezagunac nola Atxaga, Azurmendi, Irigoien, Sarrionandia, J R Etxebarria, anhitz eta anhitz gende lar sumiso.

Azquenecoz, diozunaz nic dezadan bultzatu eta banderatu movimentu "insumiso" popular bat diotsut ze bardin zeuc ere eguin dezazun gainera nola ideia da zu ganic sortua. Ez dudalaric esan nahi horrequin dudala tchartzat hartzen eguin dezazun zuc -edo edozeinec- holaco escaintzaric edonori, nola ni eta zeure burua. Guehitu ere eta esan zeren zuc Erroteta bait diozu ondocoa

"Ez ote da ordu zure ahaleginak bidera ditzazun jende komunaren lerroetara, esperantza bihirik ez denez geroztik goian daudenek begitarte egin dezoten zure proposamener? Ez ote da ordu sor dezazun euskal BADIROGU linguistiko bat eskual jende komunaren kontzientziak behingoz inarrosteko?"

ze blog hau da publicoa zabalduric dagoelaric edozeini -ki intelligentsia eta ere ki herritar communa edo nornahi-, baina diozun lez zembatec dute parte hartzen hemen, intelligentsiaco zembatec edo zembat herritar rasoc? Gutic edo contatuac dira hemen dutenac cucu eguiten edo muturra aguertzen. Lekeitioco cantu batec dio "devalde emonda [sexua] inorc hartu nahi ez".Iracurri bloga, ostera, ascoz guehiagoc seguru.

Esperantzaz eta desioz noizbait reactionatuco den zaitut agurtzen eta despeditzen esanic haric arte noiz nahi zenuqueen.