Sunday, December 23, 2012

Paragraphoa hon phrase bakarra

Gabon hauetan aurkitu naiz kin paragrapho hau zeina dagoen osatua kin phrase bakarra eta nahi izan dut ekarri ki blog hau izan ahal delakoan motivo hon kommentarioren bat. (Liburua, Pueblo y Poder ganik Joseba Ariznabarreta, or 209)

Hemen, ba, paragrapho / phrasea.  (Ez dut, tamalez, sartzen azentu graphikoak zeren hemen Grezian ez dut horren possibilitaterik.)

  • Hasta aqui hemos querido dejar constancia de que para nosotros el estado moderno es especie de un genero y que la diferencia que lo especifica se expresa mediante la nocion de soberania, nocion que puede rastrearse en la literatura politica de las postrimerias de la Edad Media (Duns Scoto, Occam o Marsilio de Padua, por citar algunos ejemplos), que esta ya presente en Maquiavelo, aunque, dada su preeminente condicion de hombre de accion, referida mas al cabeza del estado que al mismo estado, que aplicada al estado es utilizada por vez primera (con las imprecisiones e inconsistencias propias de los inicios) por Jean Bodin y que en Hobbes, Locke o Rousseau adquiere ya un contorno significativo de uso comun, pero no tan preciso como para evitar que se siga todavia discutiendo prolijamente al respecto. 

Ba al dago ezer kommentatzekorik? Redaktione (redactione) -erdarazko- horrek ba al du deus kritikablerik -salatuz edo alde positivoak edo negativoak- hon aspektu (aspectu) informativoa? Bateren batek apportatu ahal du zeozer positivorik ki arlo informativo edo redaktivo hau eta ere ki euskara mundua.

11 comments:

Josu Lavin said...

Honaino utzi nahi içan dugu constantia ecen guretzat statu modernoa dela genere bateco specie bat eta differentia’ ceinec hura specificatzen baitu expressatzen da soveranitate notionearen bitartez, notionea ceinen arrastoari jarraiquitzen ahal baitzaio Erdi aroco amaiera aldeco litteratura politicoan (Duns Scoto, Occam edo Marsilio de Padua, exemplu batzuc aiphatzearren), cein baitago presente Macchiaveloren baithan, nahiz eta, ekinça guiçona oroz gainetic gailencen cen arren, referitua statu buruari statuari berari baino, cein applicaturic statuari erabilia içan baitu lehenengo aldiz Jean Bodinec eta cein Hobbes, Locke edo Rousseau-ren baithan acquiritzen baitu erabilera communeco eçagugarri significativo bat , baina ez hain precissoa nola evitatzecotz oraindic ere jarraiqui dadin luçaz eta astuneguiquiro discutitzen hari buruz.

Josu Lavin said...

Nor eçarri dudan:

ekinça guiçona

iphini behar içan nuque:

ekiça guiçon guisa

Josu Lavin said...

ekinça guiçon guisa

Erramun Gerrikagoitia said...

Nire aldetik, Josu, eskerrak egin duzun ahalegina gatik eta apportationea. Jakiteko legoke, baina, nola ikusten duten itzultzaile (edo itzulgintza) orthodoxoek hori zure apportationea zeina bait da esanik bidenabar nire aburuz ona eta dudarik gabe gehiago ezi azeptablea.

Josu Lavin said...

Erramun maithea,

Idatz eçaçu AKZENTU eta AKZEPTABLE monstrueraz, edota ACCENTU eta ACCEPTABLE naffarreraz, baina othoi ez deçaçula erabil seculan AZENTU eta AZEPTABLE erdiphurterazcoric.

Gilen said...

Kaixo, hona nire ekarpena:

Orainokoan, izkribuz ezarri nahi izan dugu ezen guretzat estatu modernoa dela genu bateko espeziea, eta hura espezifikatzen duen diferentzia expresatzen dela soberanotasun-nozioaren bitartez; nozio bat zeinaren aztarrenak atera baitaitezke Erdi Aroaren amaiera aldeko literatura politikoan (Duns Scotus, Ockham edo Marsilio da Padova, adibide batzuk aipatzearren); zeina present baitago jada Macchiavelli baitan, nahiz eta, hau nagusiki ekintza-gizona zenez gero, estatuari berari baino estatuburuari derauntson nozioa izan; zeina estatuari aplikatua Jean Bodin-ek erabili baitzuen lehen aldiz (hatsarre orotan ohiko diren zehazgabetasun eta inkonsistentzia guztiekin); eta zeinak Hobbes, Locke edo Rousseau baitan jada beretu baitzuen usaera komuneko esanahi-inguru bat, baina ez nahikoa zehatza eragoztekotz gaiaren gaineko eztabaida prolixua gaur arte kontinua zedila.

Anonymous said...

Honaxe arte nahi izan dugu constatatu eze geure eritzian stadu modernoa dela generu bateko speciea eta specificatzen duen differenzia expressatzen dela soberanitatearen notioaren bidez, zein arrasta daiteke Erdi Aroko azkenetako literatura politikoan (Duns Scot, Occam edo Marsilio di Padova, izen batzuk aipatzearren), zein presente dagoen Macchiaveli-n, nahiz ta, honen conditio preeminentea zelan actioko gizon, referitua gehiago staduaren buruari eze staduari berari, zein applicatua staduari erabili izan den lehenengoz (inicioetako berezkoak diren imprecisio eta inconsistenzia ta guzti) Jean Bodin-ez eta zein Hobbes, Locke edo Rousseau-rengan adkiritzen duen erabilera communeko irudi significativoa, baina ez hain precisoa zelan evitatzekotan eze oraindik jarrai dadin discutitzen luze eta zehatz bere inguru.

Gilen said...

Aipatu nahi dizkizuet textuaren euskaratzeak nire ustez dituen bi korapilo nagusiak:

- referida: partizipio femininoak argi uzten du nozioari derautsola, baina euskarazko versioan aise interpreta daiteke Macchialelliri referitzen dela. Hemen ezin gara literalak izan; nahi eta ez, bestelako estrategia bat usatu behar da.

- contorno significativo: “significativo” zer da: esanahiari lotua edo adierazgarria?

Erramun Gerrikagoitia said...

Esan nahi dut soil nagoelarik orain hemen suertez an cybercafea ezen dudala ikusten duzuela parte hartzen hemen gente preparatuak eta prestuak zeintzuok duzue apportatzen zeuon garaua eta ere vorondatea. Nik neure soiletik zorionak zuoi eta laster arte hor an artean Pyrene mendiak eta Atlantikoa.

Patras hiria, Grezia.

Anonymous said...

Barka othoi mezu honen beranta, bainan gaur baizik ez dut ikusi solas-biru hau.


Orai artio finkaturik utzi nahi izan dugu eze gure ustez estatu modernoa dela genero bateko espeziea eta bere berezitasuna heldu zaiola soberania nozionetik, zeinaren jatorria bila baitaiteke Erdi Aro hondarreko literatura politikoan (Duns Scoto, Occam o Marsilio da Padova, zenbait adibide aipatzearren), zeina jadanik presente baitago Macchiavelli baitan --nahiz eta hunengan, bera oroz gain ekintza-gizona izaki, areago referitua estatu burari ezi estatuari berari--, zeina estatuari aplikaturik Jean Belinek baliatu baitzuen lehen aldiz (hasmenta orotan usaiakoak diren inprezisione eta inkonsistezia guztiekin), eta zeinak Hobbes, Locke eta Rousseaurengan baduen jada beretua erabilera komunean nortasun bat esanguratsua bainan ez hain prezisoa nola behar baitzuken izan berari buruzko baietezka luzetan gaurdaino katigaturik ez jarraitzeko.

Xabier Erroteta

Erramun Gerrikagoitia said...

Niri iruditzen zait, Xabier Erroteta, zure auquera hori guztiz aceptablea eta ere ona.