Saturday, December 02, 2017

Parisek ez du ... jartzen

Dut iracurtzen hau titularra interneten
Parisek ez du ETAren disolbatzea presoen egoeran aldaketak emateko aurretiazko baldintzatzat jartzen
iruditzen zait daudela sobera urrun "ez du" eta "jartzen"

... ez du ... jartzen ...

eta intentionearequin eguiteco titularra digeribleago tzat iracurlea nic dut paratzen honela  
Parisek ez du jartzen aurretiazko baldintzatzat ETAren disolbatzea presoen egoeran aldaketak emateko
edo 
Parisek ez du jartzen aurretiazko baldintzatzat ETAren disolbatzea aldaketak emateko presoen egoeran
Niretzat da evidentea titular horiec duten differentzia qualitativoa. 

4 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna,

Berrikitan egin dut topo esaldi honekin euskal idazle famatu eta bestenaz aski on eta prezagarri baten novela mardul baten 10. orrialdean:

"Ez, dagoeneko jabetu zara horretaz: zurea ez da belarretatik altxatu, praketako belar-izpiak astindu eta bidezidorrean gora Xarmengarria zira txistuka jarraitzea bezain erraza izango."

Zatikatzen badugu esaldi hori elkarrengandik bereiziz eta hurrenez hurren paratuz bere osagai informativoak, hauxe ematen digu:

Ez,
Dagoeneko jabetu zara horretaz
Zurea EZ DA da belarretatik altxatu
praketako belar-izpiak astindu
eta bidezigorretan gora
Xarmengarria zira txistuta jarraitzea
bezain erraza
IZANGO.

Baldin zu kexu bazinen zure ustez gehiegizkoa zelakotz ekarri daukuzun perpaus horretan dagoen distantzia latza inter aditz erroa eta laguntzailea (“Parisek ez du ETAren disolbatzea presoen egoeran aldaketak emateko aurretiazko baldintzatzat jartzen”), zer kexu, are zer dolamen eta hegiagora, ez duzu botako ikusirik nik dakarkizudan beste esaldi hori zeinetan aditz erroaren eta laguntzailearen arteko tartea ez baita soilik gehiegizkoa, baina irrazionalki eta basaki neurriz kanpokoa?

Galdera da: euskal hizkuntzaren barne tolesdura eta zoko-moko sintaktiko-estilistiko guztiak errotik menderatzen (bide) duen idazle trebatu eta zaildu batek zergatik edo nola ekar dezake bere burua horrelako esaldi antokomunikativo, dorpe, nekoso eta buruatzenaren buruatzenez kasik ulergaitz bat idaztera, eskura dituenean beste idazmolde batzuk berdin gramatikalak eta halere milatan komunikativoagoak eziez berak hautatutako hori? Hunelako antolamendu bat, konparazio baterako:

“Ez, dagoeneko jabetu zara horretaz: zurea EZ DA IZANGO HAIN ERRAZA NOLA belarretatik altxatu, praketako belar-izpiak astindu, eta bidezidorrean gora jarraitu Xarmengarria zira txistuka".


Eta bigarren galdera da: nola nahi du idazle horrek, eta hark bezala izkribatzen duten gainerako idazle guztiek, zeintzuk gehiengo absolutua baitira euskal Parnaso txikiaren herrunketan ondikoz, beren izkribuak irakurtzen dituen euskal irakurle gaixoak atera dezan beren izkribuetatik literaturak obligazionez eta atsulutuki eman behar dion plazer eta kontentamendu estetiko hartarik den gutieneko tanta edo dasta?

Galderak metatzen zaizkigu elemeniaka, bainan erantzunak ez dire nehon ageri.

Izan zizte,

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Nic ez zequiat zer esan ahal zaion idazle sonatu horri. Berba batean ez dituc jartzen iracurlearen paperean. Duc nola cocinero batec zeinac ez duen pensatzen buruz restauranteco clienteac.

Daquidana duc bestetic ze prensaco titularra izateco dela (nic aiphatzen dudala, ez idazle horrena) sobera difficultosoa ulertzeco zeren duc titular bat edozeinec ulertzecoa, ulertu beharrecoa.

Anonymous said...


Phrase incomprensiblea:

Parisek ez du ETAren disolbatzea presoen egoeran aldaketak emateko aurretiazko baldintzatzat jartzen.

Nire ustez, ez da solamente syntaxia, da bai eta ere lexikoa:

Parisek ez du jartzen conditio previotzat ETAren disolutioa arren-eta eman daitezen aldaketak presoen situatioan.

Luis Lauzirika Zenikazelaia.

Erramun Gerrikagoitia said...

Niri gustatzen zait auquera berri hau.

Parisek ez du jartzen conditio previotzat ETAren disolutioa arren-eta eman daitezen aldaketak presoen situatioan.

Edozelan ere noiz nic zerbait criticatzen dudan ipintzen dudan alternativea da ahalic antzecoena ganic criticatzen dudan originala. Baina bai, lexicoa ere ez da izaten normalean qualitatezcoa, urrun doana tik lexico commun international amancommuna, esateraco gure presan secula ez da aguertuco previo hitza zein da occidenteco hizcuntzetan amancommuna.