Sunday, November 12, 2017

Nic behar izan dut reiracurri eta ere analysatu

Funtsean dioena subtitularrac da hau

... zerbitzua garatzeko ... lanean arituko da 
edo 
... zerbitzua garatzeko lanean arituko da kin ...

non phrasea osoric da ondocoa (Gara, domequea 11 azaroa 2017, 27 or, Maite Ubiria Beaumont / Baiona)
Ipar Euskal Herriaren "argazki orokorra" eskaini nahi duen zerbitzua garatzeko Industria eta Merkataritza Ganberarekin (MIG) eta Pirinio Atlantikoetako Hirigintza Agentziarekin elkarlanean arituko da
non ulertzeco hori phrasea errazago hobe redactatu izan balitz honelatsu, botaric aitzinera hori "elkarlanean arituko da", honelatsu
Ipar Euskal Herriaren "argazki orokorra" eskaini nahi duen zerbitzua garatzeko lanean arituko da Industria eta Merkataritza Ganberarekin (MIG) eta Pirinio Atlantikoetako Hirigintza Agentziarekin
edo ere baldin sobera scrupuloric ez baguendu eta zinez baguengoz alde effectivoago informatu, honan 
Ipar Euskal Herriaren "argazki orokorra" eskaini nahi duen zerbitzua garatzeko lanean arituko da kin Industria eta Merkataritza Ganbera (MIG) eta kin Pirinio Atlantikoetako Hirigintza Agentzia
Bide berri hobeei nor jarri daquioque contra? Zer daucagu contra bide berri hobeac edo technologia -gure casu hontan linguistico- mesedegarriac? Zergatic baztertu -bazterrera bota- auquera mesedegarriac?

Tuesday, November 07, 2017

Zembat handi da muntzo social hau?

Blog hontan berean lehenagocoan Erroteta-c 3 muntzotan sailcatzen ditu personac zein ari dira lanean alde euscararen dynamiquea, ezen euscalzale activoac. Ikus hementche bere commentarioa edo eritzia.

Bere 3 muntzo horietaco 3.a holan describatzen du noiz ari dira horiec 3. muntzocoac euscararen alde kin bere conceptione linguistico beraien baithacoa. Nic galdetzen dut nire baithan zembateraino othe  da hau analysia eguiazcoa eta zembat handi othe da socialqui? Hara, bere aburua
3)
Azkenik, bada euskal izkribatzaile kasta bat zeinak badakien, gutxi-asko, besarkatua duten idazkera altubianoa ez dela egokia izkribuak airoski antolatzeko eta testuen komunikarragitasuna seguratzeko. Funtsean, eredu altubianoan kokaturik daude bainan pairatzen dituzte minki eta zinki eredu horrek ezartzen diozkaten mentsak eta ezintasunak. Izerdi hotz ederrik isurtzen dute bi hitz euskaraz josteko, bainan hargatik berdin atxikiak dirade eredu altubiano antzuari, ezen etsita daude (norbaitek hala irakatsirik, noski) ordenamendu horixe dela euskararen berezko ordenamendu naurala, eta irudi zaie ordenamendu antikomunikatibo horrexen kausaz dela euskara hizkuntza bat bakana, berezia eta munduko beste ezein hizkuntza ez bezalakoa, eta hori pentsaturik loriatzen dira euskararen ustezko berezitasun estruktural horretan, zeina iduri zaien ez ments eta gabezia latza bainan zerutikako golardo ezin aski prezatuzkoa, eta, hala, uste pueril horrekin bihotza beroturik eta fantasia anitz eginik, saiatu beharrean elementu bereizgarri horiek bazterturik euskara hurbilarazten auzo hizkuntza handien egituretara, beren indar guztia jartzen dute indartzen eta zurkaizten ustezko berezitasun sintaktiko horiek, zeinarekin ez duten besterik lortzen, luzara, salbu areago sakontzea beren burua ehortziko duten hobia. Horretan iduri baitute urkabean paratutako gizaseme bat zeinek, saiatu beharrean kentzen bere lepotik fin gaizto eginaraziko dion soka, ari den soka hori laudatzen eta bilurra koipeztatzen, amoreagatik errazago egin dezan bere lana, zein ez baita besterik baizik laudatzaile ergel itsu horri bizia kentzea.

Ez dakit hiru izkribazale suerte horietatik zeinek duen izkribatu Erramun jaunak ekarri daukun esaldia, baina ez dut dudarik egiten hiru familia edo talde horietako baten kide behar duela izan, ezinbestez.

Pedagogia anitz beharko da izkribazale horiei begiak irekitzeko. Baina zer erranen daukot nik horretaz Erramun jaunari, zeina pedagogia hori egiten ari den sutsuki iragan eztakit zenbat urte honetan, eta orain arte bildu duen fruitu bakarra izan baita euskal intelligentsiaren irri-murrikak eta medisentzia erdeinatiak?

Zure,

Xabier Erroteta.