Ezkio aldean ba zen bertsolari bat Mundial deitzen zutena, bizi zena lan eginez morroi baserrietan. Izatez zen usurbiltarra edo behintzat inguru hortakoa, entzun dudanez.
Haren bertsotarik bat hauxe da, beharbada bertso sorta baten bertso bat da. Inork gehiago baleki sala beza. Hare bertsoa:
Rekete eta falange 
eta soldaduak 
religioaren aldeko 
gizon ondraduak 
irabazi dituzte 
haundien graduak 
pozez dantzan a(r)i dira 
zeruko aingeruak
Nor zen delako Mundial hori? Nork daki zeozer?
 
 
No comments:
Post a Comment