Dudanean iracurri reflexione ondoco hau ganic Juan Luis Fernández Gutiérrez occurritu zait on litzatequeela ekartzea blog hontara ere (consultaturic berari aurretiaz eta harturic bere on eretchia re-publica dezadan hemen nire blogean) zeren causitzen dut nic dioena hor reflexionean dela osoqui interesantea eta gogoetatu beharrecoa. Beraz, hemen bere commentarioa
Euscarac Encartationeetan aurrera eguiteco gako batzuc 
naffar ikuspeguitic
Juan Luis Fernández Gutiérrez, 2017co aphirila
jlfergut@gmail.com
Cer da naffar ikuspeguia delaco hori? Eta cer da naffarrera?
Hasteco eta behin, behar dugu contuan eduqui ecen mentalitate aldaqueta 
baten  aitzinean  behar  garela  cocatu.  Mentalitate  bat  hala  berria  nola  çaharra 
eguia erran, ceren ez baita gauça bat erabat berria hemen llaburqui explicatuco 
dudana, baina bethitico contu bat egungo gure garaira ekarria, jarraipen batean.
Alzheimerrac  jotaco  guiçartean  vici  gara  gu,  erabat  galdua  baitute 
euscaldunec  memoria,  ez  baitaquite  oro  har  Statu  independent  bat  eduqui 
dutenic, ezeta euscara unificatu national bat ere. Joannes Leiçarraga protestantac 
hassitaco bideaz ari natzaiçue, bide bat ceinec ondoren jarraipenic ukan baitzuen 
Contrarreformaco  hurrengo  mendeco  idazle  catholicoen  escutic  (Axular, 
Materra,  Etcheberri  Ciburucoa,  Pouvreau…),  nola  halaber  XVIII.  mendean 
(Etcheberri  Saracoa,  Xurio,  Haraneder…),  XIX.ean  (Inchauspe,  Duvoisin, 
Arbelbide…), XX.ean (naffar-laphurteraren bidea hautatu dutenac eta, adibidez, 
Guetchoco Federico Krutwig) eta XXI. honetan ceinetan orain garen.
Bide  hori  cen,  eta  da,  inguruco  hizcunçetaco  bide  berbera.  Erran  nahi 
baita,  autore  horiec  guztiec  ikussi  çuten  nola  çuten  jocatzen  ondoan  cituzten 
hizcuncec eta hala jocatu çuten haiec ere, eguinez hizcunça litterario bat criterio 
litterarioetan  eraiquia,  ceina  ez  den  guerthatzen  Euskaltzaindiaren  euskara 
batuarequin,  eraiquia  baita  criterio  sociolingüistico  eta  politicoen  gainean,  eta 
hala dute, gainera, errana eta onhartua euskara batuaren eguileec.
Autore  horiec  erabilitaco  graphia,  beraz,  inguruco  hizcuncetan  dagoena 
da,  nola  halaber  lexicoa,  non  dauden  xerthatuac  naturaltassunez  euscarac,  eta 
edocein  hizcunça  normalec,  beharrrezco  dituen  latinetico  eta  grecotico  hitzac. 
Syntaxia ere asquea dute, librea, naturala, normala, anhitzez normalagoa euskara 
batuarena baino. 
2
Cer  da, hortaz, naffarrera?  Icen horixe eman  deraucogu cembaitec  orain 
arteco  bide  litterario  normal  horri.  Naffarrera  da  gaur  egun  erabilcen 
guenuqueen  euscal  hizcunça  unificatu  eta  jasoa  baldin  eta  Naffarroac 
independent  içaiten  jarraitu  balu.  Lehen  aiphaturico  autoreac  examinatu  eta 
berorienganic  jan-edaten  dugu.  Hizcunça  bera  da,  systema  bera  hortaz, haiena 
eta gurea. Erran beçala, jarraipen edo continuum batean.
Eta cer da euskara batua?
Euskaltzaindiaren euskara batua, aldiz, da hizquera bat herri batena ceinec 
galdu  baitu  içan  denaren  memoria,  zerotic  eraiquirico  hizqueta  moldea  da 
halatan, berheciqui XX. mende hassieran sorthurico purismoaren alçotic edaten 
duena,  nahiz  eta  ascoc  uste  duten  mende  horretaco  60co  hamarcadan  duela 
ethorburua. Eta  eguia  da, bai, 60co hamarcadan  jaio cela  euskara  batua, baina 
hizquera  horren  guibelean  edo  azpian  den  mentalitatea  da  justuqui  1900. 
urthearen  inguruan  aguertu  cen  purismoarena  bethe-bethean,  berceenganic 
berheizteco  gogo  hutsa,  inguruco  hizcuncen  joeretaric  berheizteco  grina 
pathologicoa.
Purismo  horrec,  nahiz  eta  euscarac  purismoaren  aurrecariac  eduqui, 
lothura  hersia  du  garai  hartan  sorthu  cen  aranismoarequin,  ceinen  ondorioac 
gaur  egun  ere  pairatzen  ditugun.  Lothura  hersia  du,  halatan,  auquera  politico 
batequin,  euscal  nationalismoarequin,  ceinac  sorthu  cenean  erabat  ahaztua 
baitzuen  herri  honen  içaite  eta  iragan  naffarra  eta,  beraz,  zerotic  behar  ukan 
baitzuen eraiqui cerbait berria: icen bat (Euzkadi), bandera bat (ikurriña)… 
Berçalde,  Euskaltzaindiac  euscaldunengan  bethetzen  duen  rola  da  Eliça 
catholicoan  Aita  Sainduac bethetzen duen  berbera, ceren  ororen  buruan, nahiz 
eta  catholicismoa  gainbeheran  içan  gure  inguru  hauetan,  egungo  euscaldunac 
catholicismoaren  ondorioec  joac  daude,  eta  ondorio  horietaco  bat  da  behar 
ukaitea persona edo institutioneren bat adieraz dieçona batbederari certan behar 
duen  sinhetsi.  Gure  casuan,  nola  behar  duen  idatzi.  Protestantismoan,  aldiz, 
Bibliaren  interpretatione  librean  da  sinhesten.  Cençu  horretan,  euscara  libre 
batean dugu guc sinhesten, libreagoa eci Euskaltzaindiarena bederen. Berehala 
enseatuco naiz explicatzera hori luçeago adibideren batzuen bidez, baina guera 
bedi  argui  honaco  ideia  hau:  Euskaltzaindiaren  batua,  funsean,  Espainiaco 
communitate  autonomo  triprovincial  bateco  hizquera  coofficiala  baino  ez  da, 
nehondic nehora ecein ere euscal hizcunça statal bat. 
3
(Eta  guero  eta  hegoaldecoago  ari  da  bilhacatzen  euskara  batua,  nola 
nabarmencen  duen,  adibidez,  Jean-Louis  Davantec  Berria-n  eguin  deraucoten 
elkarrizqueta batean aurthengo marchoaren 25ean.)
Nolanahi  ere  den,  suppletorioqui  euskara  batua  ere  onharcen  dugu  guc, 
baina euskara batuan benetan erabilcen den guztia, ceren affirmatzen ahal dugu 
ecen  batuaren  erdia  ez  dela  nehoiz  erabilcen,  ez  baita  secula  erabilia  içan  ez 
ahoz ez idatziz.
Eguinez  guero  Interneten  bilhaqueta  bat  EHUco  Euskal  Klasikoen 
Corpusean (EKC), ikussico guenuque, adibidez, ez dela secula erabili euscaraz 
zeniezadake  adizquia.  Berdin  guerthatzen  da  hauequin  ere:  zeniezaioke, 
zeniezaguke  eta  zeniezaieke.  Cergatic?  Asmatuac  direlacotz.  Eta  berce 
haimberce.
Euskara batuac badu parte bat ona, ceina den eguiatan valiatzen dena, eta 
parte on hori sarcen da traditione litterarioaren barruan, naffarreran beraz. Baina 
euskara  batuaren  berce  erdia  asmatua  da,  eta  hizteguietan  eta  analogiaz 
atherataco aditz paradigmetan baino ez da aguercen.
Lexicoaz  denaz  beçaimbatean,  Xabier  Amuriza  batec  aldarricatu  du 
euskara  batuari  falta  çaizquiola  20.000  hitz  commun,  hitz  international  (ene 
ustez,  40.000  içan  litezque  perfectuqui).  Horietaco  asco,  nola  dioen  Kepa 
Altonagac  Back  to  Leizarraga  bere  liburuan,  adjectivo  referencialac  dira. 
Erraiteraco,  nola  adieraci  batuan  lunar  hitza?  Altonagarena  berarena  da 
adibidea.
Ez  dago  moduric,  ihesbide  bat  erabilcen  ez  badugu  behinic  behin: 
emplegatzea  ilargiko,  ilargiaren,  ilargi-…  beçalaco ihesbideac substantivoaren 
aitzinetic.  Anglesdunec,  ordea,  araçoric  ez  daducate  luna/lunar  bicotea  honela 
adieraztecotz:  moon/lunar.  Euscaran,  euscara  'officialean'  aleguia,  cerengatic 
dugu debecatua valiabide hau?
Syntaxiari  doaquionez, naffarreran honelaco erranaldi bat erabat naturala 
da:
"Hori da herria non bazcalduco baitugu/dugun guero".
Euskara  batuac,  aldiz,  osso  gaizqui  du  ikussia  syntaxis  hori,  edota 
debecatua,  syntaxis  bat  erabat  valiagarria  dena,  ceharo  communicativoa,  batez 
4
ere  hori  ez  beçalaco  erranaldi  luce  eta  corapilatsuetan.  Bada,  euskara  batuac, 
beraz, syntaxis hori ebatsi eguin deraucu. Ebatsi, bai, berez euscarac baçuelacotz 
eta duelacotz, eta valiatzen delacotz ahoz halaber oraindic inguruetan non duen 
indarric tchiquiena purismoac, nola den Iphar Euscal Herria, baina gauça jaquina 
da  ecen  syntaxis  hori  bacela,  adibidez,  Bizcaian  eraric  naturalenean.  Gure 
classicoen lanei behaco ñimiñoena emanez gara berehala jabetzen honetaz.
Bizcaico  Mañarico  Capanagac  ascotan  erabilcen  çuen  cein  relativoa, 
erraite bateraco. Areago, Laçarraga, Betolaça, Añibarro eta Capanaga iracurriric, 
naffar  systema  direla  ez  da  dudaric,  euscararen  mendebaldeco  aldaera  batean, 
jaquina, baina logica naffarrean.
Xabier  Payá  versolariac  ere  (Altonagaren  liburuan  ere  dago  aiphua) 
contatzen ditu cein saihesbide iracatsi cerauzquioten universitatean relativoac ez 
erabilcecotz: punctu eta comma jarri, punctua jarri, berce erranaldi bat…
Ceinismoa erdaracadatzat içan da hartua azquen mende honetan ceinetan 
euscararen guidariac içan baitira aranismoac jotaco personac. Hancaz gora jarri 
deraucute gure systema orocorra cena.
Syntaxiarequin  ere  bada  berce  phenomeno  bat  examinatu  beharrecoa: 
aditzaren  cocapena  erranaldian. Ceharo  ikertua  du  punctu  hau Bittor  Hidalgoc 
bere  lanetan  (Hitzen  ordena  euskaraz  icemburuco  doctoretza  thesian  eta 
Hurbiltze bat euskal hitz-ordenaren tradizioari  iceneco articuluan) eta maisuqui 
du eracusten nolaco cambiamendua guerthatu den alhor honetan 1900. urthetic 
hona.  Noiz eta data hori arteco autoreec guehienetan aditza erranaldi nagussien 
aitzinalde  batean  edo  cocatzen  duten,  data  horretatic  aitzina  alderanciz 
guerthatzen  da,  eta  gaur  egungo  prosa  standardean  casuric  guehienetan 
erranaldien guibelalde batean doa aditza.
Eçagutzen  ditugun  aho  minçaira  guztien  moldeetaric  ere  urruncen  da, 
Hidalgoren erranetan, gaur egungo prosa standard hori, hiztunac janciac içan ala 
ez içan.
Eta  erran  gabe  doa  ecen  aho  molde  guztiac  ez  direla  batere  aldencen, 
Hidalgoren erranetan berriz, joera principaletaric cein eracutsi baitituzte idazle 
classicoec hitzac erranaldian ordenatzecotz. 
5
Viciqui  adierazgarriac  dira  Hidalgoren  elhe  hauec  bere  gordinean, 
aiphaturico  articulutic  atheraiac:  “Euskaraz  ez  da  inoiz,  ez  idatzi,  ez  hitzegin, 
gaur egun idazten den hitz orden moldean”.
Azcuerengan  du  cocatzen  Hidalgoc  euscararen  hitz  ordena  berriaren 
legueen jaiotza. Aithor dieçogun guc Altuberi ere honetan duen erançuquiçuna. 
Azquen  batean,  dena  cocatzen  ahal  da  Arana-Azcue-Altube  triadaren 
eraguimpean.
Orain arte adieracirico guztiac egundoco oztopoac ekarcen ohi derauzquio 
hiztunari  edota idazleari normaltassunez euscaraz  aritzecotz, eta nago horretan 
behar  dela  ediren,  hain  çucen,  euscararen  erabileraren  goititze  eçaren 
raçoinetaco bat. Hizcunçaren  eçagutzac  aitzina eguiten badu  ere  (Hego  Euscal 
Herrian bederen), erabilerac seguitzen baitu maila berean.
Solutioneac?
Ez  daquit,  baina  iduri  du  hassi  dela  cerbait  muguitzen  euskara  batuaren 
barrutic,  edo  cembait  sectoretan  behinçat,  Ibon  Sarasola  batec  erraiten  baitu 
azquenaldian  berriz  hassi  behar  liçatequeela  cein  relativoa  erabilcen.  Gogora 
deçagun,  bide  batez,  ecen  Sarasolac  aiphatzen  duela  Bitakora  kaiera  bere 
liburuan Koldo Mitxelenac ez çuela nehoiz ere erabili  cein  relativo hori, ceina 
erranguratsua den osso.
Halaz ere, osso muguimendu tiquiac dira, eta ez dute, gainera, nehondic 
nehora kordocarazten euskara batuaren içaite edota existencia bera.
Eta  honec  guztiac  cer  cerikussi  du  Encartationeetan  euscarac  vici 
duen egoerarequin? 
Deus  baino  lehen,  erran  gabe  doa  ecen  hemen  botaco  ditudanec, 
encartauençat  ez  ecic, valio dutela  berce  lurraldeetaco  biztanleençat  ere, baina 
osso  gogoan  daducat  Encartationeetaco  situationea, non  ez  den  jada  aspalditic 
jathorrizco euscaradunic eta, halaber, parte batean ez daquigun euscara nehoiz 
minçatu den.
Ukan  ditut  baita  ere  gogoan  berce  eremu  gaur  erdaldunduac  direnac: 
Orbaibar, Arabaco Mendialdea, Estellerria...
Guc traditionea gueureganatu dugu, traditionean integratu eta pulumpatu 
gara, eta diogu ecen  naffarrerari dagozquiola hizqueta maila guztiac euscararen, 
6
eta ez bakarric gorena, ecen orobat ahozco, beheco, erdico... hizquetac ere ecin 
uler daitezque euskara batuari soilic behatuz, ceren, adibidez, ahozco jardunean 
çailagoa içaiten baitzaio purismoari dena controlpean ukaitea (gogora ditzagun 
Hidalgorenac), eta herriari escapatzen çaio ethengabe eta nahi gabe jardun naffar 
normal,  natural  eta  traditionezcoa,  nahiz  eta  sarri  ascotan  enseatzen  den 
autocensuratzera,  guiçartean  çabaldua  den  purismo  batuistaren  culpaz,  jardun 
hori  cein  berez  eta  naturalqui  atheratzen  baitzaio.  Naffarrerac,  hortacotz, 
euscararen spacio guztiac occupatzen ditu, baita batuaren parte hori cein benetan 
erabilcen den, erdi hori.
Sinhetsia  naducaçue  ecen  Euskaltzaindiaren  batuac  dagoeneco  emana 
duela emaiten ahal çuen guztia. Batuarequin bakarric ez goaz nehora ere.
Hortacotz,  euscarac  Encartationeetan  badu  ethorquiçunic,  baina 
Euskaltzaindiaz campo.
Cer eguiten ahal da? Nola ascatu purismotic? Nola ahal dira euscaldundu 
Encartationeac  eta  berce  lurralde  erdaldun  edo  erdaldunduac?  Nola  aritu 
euscaraz normaltassunez, naturaltassunez eta libertatez?
Galderetan dago justuqui erançuna.
Behar gara lehenic eta behin aranismoac bulçaturico purismotic aldendu, 
paradigma aranistatic ihes eguin behar dugu.
Eguinico lana behar çaio esquertu Euskaltzaindiari, hori erran gabe doa, 
lan cinez handia eguin baitu, eta aprobetcha deçagun eguinico on guztia, baina 
thenorea da deseguin dadinçat eta herriari utz dieçonçat, eta oroz gain idazle et a 
prosalariei, lekua. Ez dugu jada behar guidariric nola protestantec ere ez duten 
behar.
Gu persona libre eta helduac gara, naffar libreac, guri dagoquigu euscara 
examinatzea, gutarico bakoitzari, lan hori gueure gain dago.
Encartationeetan  egoquia  da  ene  ustez  mendebaldeco  traditionea 
aranismoa  aguertu  baino  lehen,  Encartationeac  euscalduncecotz  hain  çucen. 
Idazle  batzuc  aiphatu  ditut  jada  ceinec  scribatu  baitzuten  mendebaldeco 
euscaran eta, conscientqui ala ez, logica naffarraren pean. Bada, eredu hori  bera 
da  egoquiena  Encartationeetan, eta  has  gaitecen  behingoz  euscara  libre  batean 
7
hitz  eguiten  eta  idazten,  naffar  libre  anço.  Syntaxis  libre  batean,  lexico 
internationala gueureganatuz, hizcunçari behar duen thornua emanez.
Hor baicic ez dut ikusten bidea edo modu egoqui bakarra Encartationeetan 
edo  anceco  lurralde  erdaldundu  batean  euscarac  aurrera  eguin  deçançat: 
traditionea berriz harcean, azquen mende honetaco aranismotic aldenduta.
Ceren  traditionean  edireiten  baitira  gure  pensamendua  expressatzeco 
molde precisoac, syntaxis hala cehatz nola libre batean, eta aditz forma egoquiz. 
Valia  gaitecen  traditionean  existencia  duten  forma  litterario  guztiez  eta,  behar 
içanez guero, sor ditzagun forma litterario berriac librequi, ceren ororen buruan 
hizcunçac jolastecotz baitira.
Honen  beharra  Gabriel  Arestic  ere  ikussi  çuen,  eta  hala  adieraci 
elkarrizquetaren  batean,  eta  systema  classico,  neoclassico  edo  naffar  honetara 
idatzi obraric.
Berceric ez gaurcoz.
Gora Naffarroa eta gora naffarrera!
Ikus deçala hau dena Leiçarragaren Jaincoac!