Sunday, March 30, 2025

Lagunaren gogoetea edo reflexioa

 Nire lagun batec iracurriric hau titularra (Gara, domequea 30 martxoa 2025, 16 or) 

Martxoko azken ostiralak "Puzzlea bete arte" maiatzeko ekimena iragarri du 

galdetu dit ea nic nola ipinico -redactatuco- nuquen titular hori. Hauxe diot erantzun 

Martxoko azken ostiralak iragarri du "Puzzlea bete arte" maiatzeko ekimena 


Orduan diost lagunac ondocoa an whatsapp

Halan da be, hor dago beti, baztarrak endredetan, galdegaiaren kontua, esan nahi baita, ulertzen badozu/badogu aditzaren aurrean doana galdegaia dala (fokua edo elementu indartua), orduan esaldia desorekatu egiten da eta galdera honen erantzuna bihurtzen da: "Nork du iragarri maiatzeko ekimena?" Baina guk ez dogu nahi "martxoko azken ostirala" galdegai izaterik, ordea aditzaren aurrean dagoenez galdegai bihurtzen da automotikoki (Hegoaldean). 

Kontraesan horretan biltzen da gure arazo sintaktiko larrienetako bat, diskurso neutro eta progresivo bat eraikitzeko oztopo gogaikarrienetako bat. 

Badakigu zer konponbide proposatzen daben Jesusek [Jesus Rubio] arazo horrentzat?

2 comments:

Jesus Rubio said...

Ikus:

http://balbula.blogspot.com/2025/04/euskararen-bigarren-ordena-neutroa-svo.html

Erramun Guerricagoitia said...

Eskerrak Jesus Rubio. zaito zure reflexioneak.