Tuesday, November 11, 2008

Erabili ahal dugu guk ere euskaraz hori rekursoa?

Gauza arras ona da observatzea zer egiten ari dira besteak ere. Halan askotan nahi delarik hartzen da ganik besteak on izan ahal dena guretzat ere. Preambulo hau dator ze ikusten dugu askotan euskaraz egunkarietan honelatsuko titularrak
Datozen hauteskundeak irabaziko dituztela dio Ibarretxek
eta nik sarri kritikatu dut -kommentatu, dialogatu- esanez hobe litzateke(la) redaktatu honela kin gradu informativo hobea
  • Ibarretxek dio datozen hauteskundeak irabaziko dituztela
edo
  • Ibarretxek dio irabaziko dituztela datozen haueskundeak
edo
  • Ibarretxek dio ze irabaziko dituztela datozen hauteskundeak

Kontua da ze horrek mezuak ditu hiru parte:

1) nork dioen [subjektua],
2) dioela [verbua] eta
3) zer dioen [predikatua].

Esan ahal da eta ere da esaten ze importanteena da mezua -zer dioen- eta hori dela nabarmendu behar eta eman informativoki aitzinetik. Egia esan hori argudioa da rebotez emana ze ez da egiazko argudio informativoa -zindoa eta lanoa; ondraduki emana- dadintzat izan informatua irakurlea baizik sustifikatione sustifikativoa, rebotez eta punpa lasterrez datorrena tik kulatea -edo zeozer justifikatu beharra-.

Observatu dut eta ikusi ze inglesez irakurri ahal dira honelako eta honelatsuko berriak titularretan (Cape Times, martitzena 11 azaroa 2008, orri nagusia)

[oraikoa buruz Zimbabwe-ko presidente Mugabe zeinak galdu zituen elektioneak martxoan eta oraino ez du alde gobernutik ez duelarik utzi nahi boterea nehola ere]
New government will be formed as soon as possible, says Mugabe
edo euskaraz
Gobernu berria formatu behar da ahal bezain sarri, dio Mugabe-k

Esan nahi dut ze informationea da eteten kin komma bat' emanik lehenbizi mezua eta gero nork hori dioen, tartean dela komma bat.

Dudarik ez hori possibilitate informativoa da atxamanerrezago an ulergarritasuna (eta ere visualki) ezi beste hau ohiturazkoa oraiko euskaran
  • Ahal bezain sarri gobernu berria formatu behar dela esan du Mugabe-k
Kompara dezagun (ditzagun) begien aurre - aurrean kin geure betaurreko analytikoak:
  • Gobernu berria formatu behar da ahal bezain sarri, dio Mugabe-k
edo
  • Ahal bezain sarri gobernu berria formatu behar dela esan du Mugabe-k
Zer zaizue iruditzen possibitate informativo hau aplikatzeko euskaraz?, hori bait tartekaturik kin beste possibilitate guziak? Gustatzen?

Cape Town, Kabo Hiria.

7 comments:

Josu Lavin said...

Azkenean estilo direktua erabili dute hor:

Gobernu berria formatu behar da ahal bezain sarri, dio Mugabe-k

Gure eleberri dialogatuetan honelatsu agertu ohi dena:

Gobernu berria formatu behar da ahal bezain sarri --dio Mugabe-k.

Estetikoki elegantea da dudarikan gabe.

Ipin dezagun antzeko adibide bat:

Bihar joango naiz, esan du Anttonek
=Bihar joango naiz --esan du Anttonek

zeina estilo indirektuan bailitzateke:

Bihar joango dela esan du Anttonek

Konpara dezagun musikalki kin:

Anttonek esan du (ezen) bihar joango dela

Momentuan momentukoa da egokiena.
´
Idazle onari dagokio aukera egitea...

Eta irakurtzen ohi dugunez, aukeraketa hori ez da betiere ongi hartzen, zeren aukera posibleen artean maiz desegokiena hautatzen baita.

Ahozko hizkuntzan jendea ahalik eta egokiena bilatzen daki orokorki.

Adeitsuki

Johannes Etcheberry

Anonymous said...

Dear Erramun,

Hegoamerikan promenatu bazira ohartu zarateke prozedura berdina dutela baliatzen hango kazeta anitzek as a matter of course edo ardurako gauza bezala. Adibidetako aski duzu behako bat ematea La Jornada deitu Mexikoko egunkariari eta han atxemanen dituzu zuk gaur hoin adretki aipatzen daukuzun bezalako erranaldiak palatraka. La Jornadaren gaurko edizionean, konparazione, hunela dio titular batek:

"Las leyes recién aprobadas recogen los objetivos de Los Pinos, subraya".

http://www.jornada.unam.mx/2008/11/11/index.php

Nik izkribamolde hori biziki egokia kausitzen dut titularretarako, ezen irakurketa errazten du handizki eta mezua pasarazten biziki aisa eta gozoki, hainbertzeraino non harritzeko baita nola nehork ez dion begia ezarri zure aurretik eta baliatu behar den tokian.

Ordean beti gaude ber basatzan trabaturik. Gauzak zentuz eta buruz egingo balira ez da dudarik aspaldi genukeela prozedura hori errotua gure kazetarien hizkuntzan, bainan nola gurean, itxura guztien arabera, hizkuntzari behatzen zaizkon hautu guztiak beti eginak izaiten diren bazterrak nahasteko eta ez gauzak xinpletu eta errazteko, eta nolaz gure artean ohitura viziatuek halako indarra duten non hanbatenaz diren indartsuago zenbatenaz baitira okerrago eta galgarriago, ez dut uste zure aurkikuntza fortunoso horrek izanen duen gure kazetetan den gutieneko arrakastarik, izanik ere haatik aurkikuntza bat ezinago egoki, senzil, praktiko eta baliaerreza.

Horixe baita alabainan gure ondikoa: aterabide guztiak helmenean ditugularik denak bazterrera emaiten ditugula batere hor ez balira bezala. Eta gero agitzen zaigu denok dakiguna: joskera ilunak, erranaldi konprenigaitzak, arrimu antiinformativoak, sintaxi primarioak, asmakeriak, azterpideak, saloak eta zuduak.

La totale, quoi!

Xabier Erroteta.

Anonymous said...

Aurreko mezuttoan erraiten nuen gure eritasun haboroen sendagailua helmenean dugula baina sobera itsu, setati edo ergel garela ardurenean hortxe berean ditugun aterabide zonbaitez baliatzeko, eta hortik heldu zauzkigula anitz malur.

Deklaratione orokor hori zerbait konkretaturen dut adibide bat emanez ulertarazteko zer nahi nuen erran. Hortakoz baliatuko dut Xipri Arbelbide idazle hautak bere “Xuri-Gorriak” liburuan bildu testu pusketa bat zoinak erakutsiko daukun ezen frango alditan arazoak guhaurk ditugula sortzen euskarak emaiten dauzkiun baliabide edo erresursak gaizki erabilirik, edo ez aski zuhurki eta progotxozki baliaturik.

Ondoren aipatuko dudan pasarteñoa aterea da tik Le Rèveil Basque aldizkaria, publikatua 1887-XI-06an, eta hunela dio:

“Errientak erakutsiko du ez dela behar Jinkoa arinki izendatu, bainan behar dela gure nausi soberanotzat errespetuzko sendimendurik handiena izan; usatuko ditu eskolier guziak Jinkoaz behar diren ideiaren izaiten, zoin nahi erlijionetako izanik ere, eta eginen ditu ahal guziak konpreniarazteko eta sendiarazteko haur baten lehen eginbidea dela Jinkoaren legeari obeditzia”.

Bon, erranen duzue, zer da hor behatzekorik? Ez dea bada parrafo arrunxko bat da zointan ez den kausitzen ingeniaritza sintaktiko harrigarririk ez aurkikunde rethoriko espantigarririk? Orduan, zertako hona ekarri eta hemen aipa?

Hortxe dago koska, ene lagunak.

Preseski horrelako parrafo bati behar bezain arretaz so ez egitetik eta behako horretatik heldu dirateken irakasmenak behar bezala gogoan ez alhaturik heldu zauzkigu gure arazo anitz, zoinak ez balirateke hanbat baldin astia eta umiltarzuna bagenu gauzak begi berriekin ikusteko eta konprenitzeko ezen presentean baliatzen dugun paradigma errotik okerra dela eta atsolutuki kanbiatu beharra.

Goazen beraz parrafora. Hots, zer du berezirik testuño horrek? Nihaurk erranen dautzuet: berezirik du ezen esaldien elementuak daudela antolaturik modu ezinago abil eta inteligent batez amoreagatik informazioaren jarioa abantza dadin aisura, gozotasun eta ulergarritasun handienarekin eta irakurketa gerta dadin erraza, sinplea eta, gainera, atsegina.

Eta nola lortzen ditu gure idazleak ondorio miragarri horiek? Bada lortzen ditu aditzak kokatuz toki estrategikoetan, erran nahi baita klausulen hasieran eta ez bukaeran. Soizue nola estrukturatzen duen paragrafoa gure lagunak:

Erakutsiko du ... `la
Usatuko ditu ... ´ten
Eginen ditu ...`ak ... `tzeko... `la

Horra misterio guztia. Ez da bertzerik eta hori baizik ez da. Erranen dautazue: to, eta menskeria hori erraiteko emaiten daukuk prediku luze hau? Eta bai jaunak, hartarako eta ez bertze deustako, zeren preseski gure idazle abilak baliatzen duen estrategia inteligent, erraz, xinple eta merke (garesti ez delakotz eta bai nornahiren helmenean kausitzen dena) hori da gaurko egunean kanonizatua dugun modelo prosodiko sintaktikoak baztertu, ehortzi eta kondenatu duena, nondik heldu diren ezin konta ahala gaitz, ezintasun eta miseria gure presenteko egunetan.

Ez naiz airera mintzo, adiskideak, ezen anitz izkribu eta translazione erabiltzen ditut nik eskuetan denboraren buruan, horietarik zonbait ITZULPEN IKASKETA OFIZIALAK burutuak dituzten zonbait gaztek eta ez hain gaztek eginak, eta hitz dautzuet ezen jende horietarik nehork ez duela oraino ikasi ez aplikatu gure idazle xahar horrek hoin ederki barneratua duen ordre komunikativoaren printzipio xinple hori, zoin baita aditza ahalaz hasieran behar dela kokatu eta erranaldiaren elementuak behar direla, ahalaz eta beti, ordre komunikativoan ezarri; aldiz, hori egiteko partez gutiz gehienak bizi dira:

a) gure idazle zaharrek mendez mende osatu ondare literarioaren enorantzia guzizko batean,
b) superstizione altubianoen esklabu

eta zenbait nahi tirakada eginagatik beren biloer hosin beltz hortarik elkitzeko ez dute nehoiz erreusitzen eta finean egilea/itzultzailea eta izkribua, bi-biak hondoratzen dira harrimokor beltza bezala ulerkaizkeriazko amildegi espantigarri, antzu, hits eta esperantzarik gabeko batetan.

Prefosta, ordre komunikativoaren afera ez da gure ondiko guztien sendabidea, bainan hura gabe gainerako guztiak debaldetan dira, ene irudiko. Demagun gure arazo elemeniaren konponbidea dela eskaler xut bat anitz mailez osatua: bada orduan nik hemen aipatzen dudan erremedioa litzateke eskaler horren lehen dotzena erdi mailak, zeintzuk ekendu ezkero nehor ez baititaike igan gorago bertze erremedio eta sendabideetan oina finkatzera.

Aski gaurkoz.


Xabier Erroteta.

Anonymous said...

Klar mintzo zara, Erroteta jauna, klarki!

Anitz esker emaiten daukuzun plazeragatik.

Ivan Etxeberri

Jesus Rubio said...

Xabierrek ematen du adibide hau:

Las leyes recién aprobadas recogen los objetivos de Los Pinos, subraya.

Esaldi horretan subjectua hain da contextuala non ez baita ematen ere. Zenbat-eta gutxiago argi egon nor den subjectua (contextualki), orduan-eta gutxiago egokia izanen da estructura hori an, demagun, titular bat. Esan nahi baita ezen, zenbat-eta gutxiago autonomoa izan mezu baten predicatua, orduan-eta gutxiago egokia izanen dela estructura hori (zein batzuetan izan daiteke oso interesgarria).

Normalean ez da halakorik gertatzen: normalean subjectuak baldintzatzen du predicatuaren interpretazioa, eta casu horretan hasieran mezu deigarri eta baldintzatu bat ematea (letra handiekin), eta gero bukaeran mezu horren baldintza agertzea dá practica bat zeini deitu ohi zaio sensacionalismoa edo kasu batzuetan amarillismoa: hau da practica gutxi serio bat zeinen helburua baita jolastea kin esperanzak eta aurriritziak na irakurleak. Epe luzera practica horiek desprestigiatzen dute medio bat (batez ere medio horrek serioa izateko nahia badu).

Adibidez hemengo titularra ez da ona:

Zergak murrizteko lege proiektua ontzat hartu du Frantziako Gobernuak

zeren subjectua irakurri gabe ezin da interpretatu ezer, eta gainera posibleak dira interpretazio okerrak zein soilik zuzenduko dira noiz bukaeran irakurtzen baita subjectua.

Honen gainean idatzi nuen hemen, eta komeni da gogoratzea ezen titular serioetan ...:

"Se titula la noticia, no para despertar la curiosidad del lector, sino para satisfacerla, para atraer el interés del lector por medio de una declaración inteligente e inteligible.
..
Nunca debe exagerarse en los títulos, ni poner demasiado énfasis en lo que se dice con el afán publicitario de atraer la atención."
[Martin Vivaldi]

Edonola ere, Erramunek proposatzen dituen bi aukera horien artean, argi dago ze hobea da hau:

Gobernu berria formatu behar da ahal bezain sarri, dio Mugabe-k.

ezenezta hau:

Ahal bezain sarri gobernu berria formatu behar dela esan du Mugabe-k.

Izan ere, lehenengoan mezu bat ematen da an modu comunicativoa, eta gero bazterrean ematen da detailetxo bat buruz mezu hori (ondo erabilia badago estructura, detaile horrek beharko luke kasik kontextuala).

Xabierrek dio bestalde ezen estructura batzuk oso dira lagungarriak; eta gainera, eskura daudela; eta are gainerago, ez direla erabiltzen, ez bultzatzen! Ados.

Anonymous said...

Rubio jauna:

Ohartua nintzen aipatzen duzun ments horri (esaldian ez dela agertzen subjektua) bainan nola bilaketa azkar bat egin nuen eta astirik ez adibide hobe baten aurkitzeko, aurrena kausitutako harekin etsi nuen preferatuz bere horretan uztea (bere ments evidentearen despit) ezenez eta nihaurk eranstea subjektua, zein ageri zen aurreko beste titular batetan argiro adierazia, aitzakiatutako huni bere kontestua konpli emanez.

Funtsean, ene asmoa zen Gerrikagoitia jaunari jakinaraztea, balin ez bazekien, laudoriotan aipatua zaukun egitura hori usaiakoa dela Hegoamerikako kazetetan. Ez bertzerik.


Xabier Erroteta

Erramun Gerrikagoitia said...

Plazer bat da niretzat ikustea duela aportatzen bakoitzak berea, bere harri koskor batzuetan ez ttipia.

[Nola hemen bait nago an Hego Afrika ikasten edo hobetzen inglesa, esan eta agertu eskerrak bidanabar ai Erroteta erakustea eta irakastea gatik hori hon "as a matter of course" zein ez nekien eta dut ikasi orai arartez bera; eskerrak berriro]

Dezagun aporta bakoitzak ahal duguna, geroa geroko eta etorkizuna (na euskara edo edozer) etorkizun.

Argituko du egunak.