Wednesday, October 23, 2019

Exemplua hen informatione bilinguequi emana

Lequeitioco zembait atetetan ikusi liteque ondoco avisua, bilinguequi emana, an ateco cristalac

Egingo ditugun obrak direla eta, Paskual Abaroa etorbidea itxita egongo da. 
Barkatu eragospenak, eskerrik asko


Con motivo de las obras que el consorcio de aguas va a realizar en la red general de saneamiento, se cortará el acceso a los vehículos en la avenida Pascual Abaroa.
Disculpen las molestias, gracias.

Bilbao, Bizkaia
Ur Partzuergoa

9 comments:


  1. Ez dakit zer esan; edo bai: incrediblea, intolerablea, lotsagarria, vomitivoa...

    Luis Lauzirika

    ReplyDelete
  2. Lekeitioko hizkuntza bigarren mailara bajatuta. Zehaztasunak gasteleraz.

    ReplyDelete
  3. Bakegileak direlakoek ohar bat plazaratu dute Jaurlaritzak ETAren desarmatzeaz emandako bertsioaren harira, irakur daitekeenez gaurko Berrian. Ohar horretan, esaldi hau irakur daiteke:

    Guztiz kontra egiten dugu Eusko Jaurlaritza eta ETAren armategia desegiteaz arduratu zen Bakegileen artean izandako harreman eta bilkurak aipatzen dituen zatiarekin.

    Problema larria dugu baldin uste badugu komunikatu ahal dugula ulertzen ez diren esaldiak erabiliz.

    ReplyDelete
  4. This comment has been removed by the author.

    ReplyDelete
  5. This comment has been removed by the author.

    ReplyDelete
  6. Bai, ondo mamurtu behar da bera. Aurretik albistera joan eta nondik norakoa den begiratu, konturatzen hasteko

    ReplyDelete
  7. Hobeto eta zehatzago ulertzeco hau behecoa

    Guztiz kontra egiten dugu Eusko Jaurlaritza eta ETAren armategia desegiteaz arduratu zen Bakegileen artean izandako harreman eta bilkurak aipatzen dituen zatiarekin.

    ona litzateque jaquitea nola eman duten zathi hori gaztelaniaco textuan.

    ReplyDelete
  8. Hara Gilen eta besteac, beguira interneteco titular ondocoa Garan

    %97ko okupazio tasa dute Mondragon Unibertsitatean duela lau urte titulatutakoek

    ez al zen ascoz errazago besta modu hontara? Nic behar izan dut reiracurri nola banitz detectivea ulertu ahal izaiteco. Hemen doa versione hobetua tzat euscal iracurle sufritua.

    Mondragon Unibertsitatean duela lau urte titulatutakoek dute (daucate) %97ko okupazio tasa

    Ez al da errazago ulertzen?

    ReplyDelete

  9. Zer erran nahi du “Guztiz kontra egiten dugu… X zatiarekin?”

    Delako X zatiarekin bat eginik eta elkarturik egiten diotela kontra beste zerbaiti?

    Zeri?

    Besoa joka niro izkribu aberrante horren egilea Bidasoaz hegoaldeko seme/alaba bat dela, edo seme/alaba horiek sobera hantatzearen bortxaz Hegoaldeko manera sintaktiko suizidetan trenpatu Bidasoaz haindiko norbait --ez baitakit zer den beldurgarriago.

    XE

    ReplyDelete