tag:blogger.com,1999:blog-10712852.post4291098742209706311..comments2024-03-28T18:16:44.899+01:00Comments on referentziak: Lexicoaren bihurgune trompagarriac Erramun Gerrikagoitiahttp://www.blogger.com/profile/15227302135987716835noreply@blogger.comBlogger1125tag:blogger.com,1999:blog-10712852.post-76067571991293279772018-06-22T11:03:16.489+02:002018-06-22T11:03:16.489+02:00Davant jaun bestenaz hain preziatuak hemen egiten ...Davant jaun bestenaz hain preziatuak hemen egiten duen bereizketa semantiko kordokariak inter “iheslari” eta “ihesliar” iduri du diskisitione eskolastiko bat purki artifiziala eta neholako sustengu eta baliorik gabea, besteak beste zeren gaur gaurkoz bi hitz horiek ber zuzenez –edo batere zuzen gabe– balia baitaitezke bi adierak emaiteko, kontextuak argituko daukularik zer erran nahi dugun horietako bakoitza baliatzen dugun aldikal.

Bistan da gure egungo euskaran hitz bikote horren banaketa semantikoa ez dagoela finkatua ez errotua, hain guti estandarizatua, Davant jaunak sinistarazi nahi liguken maneran, eta bistanago oraino Davant jaunak proposatzen daukun akrobazia verbalaren azpian dagoen sustrai bakar-bakarra dela delibero errabitu bat nehoiz ez baliatzeko “refuxiatu / errefuxiatu” eta “desertore / desertur” hitzak, zeintzuk, nahiz izan diren ausarki erabiliak euskaraz Davant jauna jaio baino puskaz lehenagodanik ere, baduten haatik narrio bat zeinak iduri duen, itxura guztien arabera, jasanezina Davanten begi minberentzat: auzo erderetako maileguak izaitea.

Bizkitartean, aisa refuta daiteke Davanten asmakeria bertze zenbait idazleren hautuak hona ekarriz. Konparazione batera, begien aurrean daukat Oxobi jaunaren bertso sorta bat titulatua “Iheskaria”, eta dedikatua Gerla Handian Frantziako armadako lerroetan beren buruak masakratzerat uzteko ohorea deklinatu zuten eskualduner, erran nahi baita, eskual desertoreer. Zer luke erraiteko Davant jaunak Oxobiren hautu hortaz? Erranen lukea Oxobik ez zakiela aski eskuara eta tronpatu zela “iheskari” hitza baliatu zuelarik deserturrak deitatzeko, baliatu behar bidean “ihesliar” hitza? Kopeta handia behar luke nehork halako erreportxurik egiteko Oxobi bezalako mintzairaren magiziano bati, endemas hain funts gutxiko arrazoibide batekin, baina handiagoak ere ikusirik baikaude eskuarari doazkon aferetan, ez gintazke sobera harrituko halako zerbait aditurik.

Eta Oxobiren bertsoak aipatu baititut, baliatzen dut parada hau zuek ere haietaz partzuer egiteko, ikus dezazuen, “iheslari / ihesliar / iheskari / desertur” aferaz haratago, zer manera tristez juzkatuak diren Oxobi handiaz eskualdun gaixo haiek zeinen bekatu guzia izan baitzen ez aski errotik sinistea Frantziaren grandeur kakazuan, eta bai aldiz, hortzez eta arimaz, bizirik egoiteko beren dretxo naturalean.

IHESKARIA

AIREA: Amikuzeko Gilen...

1
Iragan Abostuan, larunbatarekin,
Orhoit zarezte nola dei hura zaunkun jin,
Orotan berdin,
Etsaier ginuela behar buru egin.

2
Arrats hartan bihotzak ginituen ilhun.
Zenbeiti behar bada gogoratu zaunkun,
Debrua lagun,
Espainiako mugak etzirela urrun.

3
Etzen iraunkor izan, ez, durduzadura.
Gaztek iduri zuten joaitean han hara,
Suzko gudura,
Airoski zoazila zenbeit pestetara!

4
Zorigaitzez ba omen ditugu herrian
Ama eta haur batzu ahalge gorrian,
Hor, Espainian
Aita delakotz gorde, joanik ihesian.

5
Sekulakotz etxea galdu du gizonak,
Galdu ditu bethikotz etxean egonak,
Eta lur onak;
Egin du oraikotik haren zorionak.

6
Aspaldiko ait-ama zaharren hezurrak
Elizaren ondoan bere dauzka[n] lurrak...
Bere agurrak
Heier nola emanen ditu deserturrak?

7
Nork dazko hari ere, han, hilen denean,
Lore zenbeit sartuko lur hotz ilhunean,
Hobi gainean
Barka dezola Jaunak azken orenean!

Xabier Erroteta.
Anonymousnoreply@blogger.com